Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/08/24 17:14:48.555 GMT+2

Egunero

Auskalo zer ote zuen buruan Bitoriano Gandiagak "Egunero dut gogoan" idatzi zuenean. Baina kanta hau entzuten dut ETAren atentatu bakoitzaren ostean.

Egunero dut gogoan
Herriaren zapalkuntza
egunero dut bihotza
zapalduaren ondoan
egunero dut ahoan
oinazetuen ai-hotsa
aieneka hasi ohi dut
eguneroko otoitza
ai Jauna ikus ezazu
Herri honen urteetako
nekaldi ta heriotza
ikus bizi-nahi mingotsa
ahalegin alferren lotsa
hainbat laido, hainbat bortxa.

Aspertu naiz esateaz, baina ez dut etsiko:
Bakea behar dugu. ETA EZ.

Nork: Josu.2007/08/24 17:14:48.555 GMT+2
Etiketak: iraultza zapalkuntza politika bitoriano-gandiaga eta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Josu!
Neuk ere ez zakiat zer izango zuen Gandiagak olerki hori idaztean, baina uste diat uste ez zitzaiola bururatuko soilik ETAk biolentzia erabiltzean. Noski, ustea besterik ez duk neurea ere.
ETAk-eta eraso egiten egiten duten gehienetan burura zatorkidak Xirinacs hil berriak zapaltzailearen indarkeriaz eta zapalduarenaz esaten zuena.
Neu ere bakean behar dugulakoan nagok, baina burura datorkidan leloa zera duk "inolako zapalkuntzarik ez".
Besarkadatxoa eta ondo izan.

Nork: tusfo.2007/08/28 09:45:35.685 GMT+2
www.blogak.com/tusflog

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.