
Eibarren, Udalbatzarekin zerikusi haundirik ez dakan mapa politikoak islatzen dira hauteskunde guztietan, udalerrikoetan izan ezik. Hona duela 2 urteko hauteskundeetako emaitzak, izan genituen azkenak. Oposizioko alderdi guztiek -Aralar barne- dirudina baino indar gehiago dute Eibarren. Gauzak horrela Udal hauteskunde interesgarriak izan ditzakegu heltzear. Porra bat egingo dogu?
[Grafikoko datuak:
Eusko Legebiltzarrerako 2005eko apirilaren 17ko hauteskundeen emaitzak.
Iturria: Dokumentazio eta Hauteskundeetarako Zuzendaritza. Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza.]
Erantzunak
Nork: .2007/04/15 20:15:48.674 GMT+2
Nork: Josu.2007/04/15 21:07:39.111 GMT+2
Nork: Iker.2007/04/16 01:06:45.878 GMT+2
http://belarrondoko.wordpress.com/
Nere ustez, klabeetako bat da HBri aurkezten uzten dioten ala ez. 2003an utzi izan baliote PSOEk ez luke gehiengo absolutirik izango.
Bestalde, Aralar eta EB batera joateak interes puntu bat ere badauka. EAJ-EA koalizioan "voto útil" famatuak EAJ indartuko du.
Jendeak uste du PSOEk irabaziko duela, baina uste dut inor gutxik nahi duenik gehiengo absoluturik, eta hortik sorpresa etor liteke...
Nork: Josu.2007/04/16 01:20:39.496 GMT+2
Ieup!
Aurten EAJ eta EA ez dira alkarrekin aurkeztu bihar, asi ke horrek be eragina eukiko dau batian zein bestian... bixak jaitsiko dirala uste dot.
Bestalde, ez dakat esperantza larregirik ezker abertzalia (sigla batzukin edo bestiekin) aurkeztu ahal izango danik. ANV-k ez dot pentsatzen problemarik eukiko dabenik, baina Batasunari botua emoten detsan batek ANVri emotera pasatzia, askotxo begittantzen jata... Nik neriakin jarraitzen dot: PSEk gehiengo absolutuari eutsikotza, eta eskillara mekanikuak eraikitzen jarraittuko dau, zaharrak poz-pozik eukitzeko...
Nork: Iker.2007/04/19 10:59:45.920 GMT+2
http://belarrondoko.wordpress.com/
Ba... esaten ez dan moduan, dios no te oiga. ;)
Nork: Josu.2007/04/21 17:13:45.247 GMT+2