Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/29 15:28:59.167 GMT+2

"El ex batasuno"

Antena 3en Nafarroako egoera politiko berriaz "informatu" dutenean, Patxi Zabaletari bi erreferentzia egin dizkiote, lehenengo "el ex miembro de ETA" esan dute, eta gero, "el ex batasuno Patxi Zabaleta". Informatiboetan aurrera joan ahala, aurkezleak esan du, gutxi gora behera: "nos precisan que Patxi Zabaleta, al que hemos nombrado como ex miembro de ETA, es ex miembro de la Mesa Nacional de Batasuna", eta hau esaten zuen bitartean, aurpegi xelebre bat jarri du, esaten bezela "pal caso... patatas".

Lotsagarria da, hasteko, ETA-Batasuna binkulu mediatikoa Españan. Batasunako kideak etarrak badira, nahikoa arrazoi bada atxilotzeko. Eta ez badute atxilotzeko arrazoirik, ez dira ETA-kideak. Beraz ixiltzea dute.

Eta lotsagarria, bigarrenik, enfasi gehiago egitea Patxi Zabaletaren iragan politikoan gaur egun ordezkatzen duen Nafarroa Bai-n baino. Baina errealitatea mingarria zaie Españan, eta asteburuan Nafarroak ez du Sí a Navarra bakarrik esan, Nafarroa Bai ere esan du. Nafarroan ere badakite "Bai" esaten. Bai etorkizun demokratiko bati. Espainiar eskumak asumitu du nolabaiteko demokrazia, baina bere baloreak ez ditu digeritu, oraindik.

Nork: Josu.2007/05/29 15:28:59.167 GMT+2
Etiketak: patxi-zabaleta politika nafarroabai nabai batasuno batasuna polietika nafarroa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Horrelakoak askotan botatzen dituzte Antena3-ek eta Vocentoko lagunek. Beren ignorantzia behin eta berriro agerian utziz. Bainan bertan nahi dutena pentsa dezatela, hemen badakigu zer daukagun eta ze neurrian daukagun.
Bestetik, atzoko adierazpenen ondoren ez dago oso argi zer egingo duen PSNk Nafarroan eta are gutxiago Iruñean. Auskalo...

Nork: Gorka.2007/05/30 13:57:22.047 GMT+2
www.basqueinmoon.blogspot.com

Ez nuke esango ignorantzia denik, español askoren ignorantziarekin jokatzea baino.

Nork: Josu.2007/05/30 15:01:02.574 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.