Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/22 10:53:42.363 GMT+2

Gipuzkoako periferia

Unibertsitatean Giputxi deitu izan naute baina ez nuke esango gipuzkoar sentimenduak indar handia duenik gure herrian. Zumaiatik Beasainera muga bat dago eta hortik Bizkaialdera periferia gara. Donostiatik Bilbora, Eibarrera baino merkeagoa da autobusa. Hemen ez dugu ganorazko garraio publikorik, merkeagoa zaigu Bilbora joatea Donostiara baino. Eta erosoagoa, ordutegi hobeak, txartel bateratua... AHT egingo dute hiriburuen artean ibiltzeko, baina gu hemen gaude gure trena noiz hobetuko zain, eta Debagoienara trena noiz jarriko zain. Bailarako autobusak hobetzeko Udalek ere dirua jarri behar izan dute. Kapital guztia Kapitalera.

Ez dut alderdi bakar bat ere ikusi gure bailarari babesa eskeiniz. Bakar bat ere, benetan eskualdeen garapenean sinisten duela erakutsi duena hauteskunde kanpainan. Alderdi bateko hautagaiak hitz egin du honetaz, baina bere alderdiak ez du halakorik erakutsi gobernuan egon den denbora luze honetan. Barkatu, baina periferiatik... nik ez dut sinisten.

Nork: Josu.2007/05/22 10:53:42.363 GMT+2
Etiketak: foru-aldundia eibar debabarrena gipuzkoa periferia | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik ere ez...
Beti diot Eibarren ere  Giputxi sentimendua  DV, iralurleei/oi kutsatzen saiatzen dela...baina ez du lortzen...
PPren proposamenetako bat Gipuzkoako zenbait herritatik pasatzen den tranbia antzeko bat da...Eibar barne :P
Orduan agian Giputxiago senti gaitezke...Andoain edo Zumarragatik askoz ere gertuago...

Nork: malen.2007/05/22 23:32:41.824 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora

Jo, ez nekien Eibarreko egoera hain kaxkarra zenik. Eta hori nik Gipuzkoako bigarren hiri garrantzitsuena zela pentsatzen nuela! A, ta lasai, gipuzzi piropo bat besterik ez da. Patatero bezala xD

Nork: Gorka.2007/05/23 01:19:23.105 GMT+2
www.basqueinmoon.blogspot.com

eta Patatero noiztik da piropo??
eta bigarren hiri garrantzitsuena...ejem...neretzako behintzat, Eibar Ñoñosti baino inportantiaua da...naiz ta ofizialki holan ez izan!.
Patatero piropo..je je je

Nork: malen.2007/05/24 09:44:51.733 GMT+2

jajaja!no hay k tomarse todo al pie de la letra... bainan niretzat behintzat ez da irain bat.

Nork: Gorka .2007/05/28 00:54:10.028 GMT+2
www.basqueinmoon.blogspot.com

Nik bat egiten dut zure gogoeta batekin: gauzak era deskonpentsatuak pentsatzen dituztela askotan agintariek; adibidez, zuk diozun bezala, herri arteko komunikazioa hobetuko lukeen garraio publiko itxuroso bat egin ordez (autobusak garestiak dira, eta ez dago trenez herri askotara heltzerik), makrogarraioetan xahutuko dituzte milioiak eta milioiak.

Baina, aizu, kapital guztia Kapitalera, diozu. Um. Kapitalinoa naizen aldetik, esango nizuke Kapitala zurrunbilo bat bezalako zeozer dela, kapitala ez ezik beste gauza asko erakarri eta zurrupatzen dituena. Alegia, gauza onak eta gauza txarrak bereganatzen dituela itsasoko zurrunbiloen modura, dena barrura.

AHT geltokia non jarriko den eztabaidatzen ari diren Donostia santu honetan ere ez dago auzoetara joateko autobus urbanoa erabiltzerik arratseko ordu jakin batetik aurrera. Ez pentsa Kapitalean bizitzea marabilla bat denik.... baina, noski, non hobe bakoitza bere herrian baino, ezta?

Nork: Lutz Long.2007/05/30 08:19:46.932 GMT+2
www.blogak.com/lutzlong

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.