Aspaldi irabazitako batailak askotan ahaztu egiten ditugu antzinatasun hori dela medio. Hori da, batzuen aburuz, Partidu Popularrari Espainian gertatutakoa. Ados egon naiteke, ala ez. Baina hori ez da atera nahi dudan trapu itsusia, ez nuke ezer berririk gaineratuko hau irakurriko duenarentzat. Gaur beste aldetik doa haria.
Greba egiteko botazio modua da gaurko gaia: greba eskubidearen asetzeak nola greba beharrera eraman gaituen, alegia. Gaur, klasean, botazioa egon da. Gehiengoak baiezkoa ematen badu, ez dago klasera joateko eskubiderik. Gehiengoak ezezkoa erabakitzen badu, nahi duenak, ostera, bai du greba egiteko eskubidea.
Greba egiteko eskubidea aspaldi lan eta indar handiz lortu zen. Guda sozial eta politiko baten emaitza dugu greba eskubidea. Zerbait lortzeko metodo egokia den ala ez, beste diskusio bat izan daiteke, baina denok baldin badugu greba egiteko eskubidea, mesedez, utzi baita ere lan egiteko eskubidea. Izugarrizko amorrua eman dit demokrazia eskatzen dutenek bere barne arautegietan prozesu hain zentralista eta zapaltzaileak izateak. Gaur ikusitakoarekin, haien proposamenarekin ados egon ala ez kontutan izan gabe, argi ikusi dut talde horretan ez dudala parte hartuko.
Demokrazia nahi badugu, eskubideak nahi baditugu, planteamenduak izan daitezen berdinak gustuko dugun emaitza eta gustuko ez dugun kasuetan, hori baita demokraziaren oinarrietako bat. Demokraziazale horiek izugarrizko ostikoa eman diote gaur demokraziari.
Botazioan baiezkoa irten da. Greba egiteko eskubidea betebehar bilakatu da. Klasera joan nahi duenari bere greba eskubidea izorratu diote, greba eskubideak ez baitu lan eskubidearen oztopo izan behar.
2005 azaroa (moldatua)
Erantzunak
"Gehiengoak ezezkoa erabakitzen badu, nahi duenak, ostera, bai du greba egiteko eskubidea"
Kasu horretan klaseak bere martxa jarraituko luke eta jorratutakoa galduko luke grebalariak.
Nork: .2006/03/08 17:26:47.212 GMT+1
Nork: Josu.2006/03/08 19:16:33.418 GMT+1
eta zuk emondako hitzei beste "vuelta de tuerca" bat emon "diezaiokegu" (ikusiko zenduanez, komillartian jarritxako hitz bixak neretako bata bestia bezain harrotsak diez) ta imaginau greban alde zauzen irakasle bat zerala ta nahiz ta %97xakin baietz urten zure klasian greba egin nahi ez duten 5 ikasle dauzela. ta nola eurek klasia emon nahi daben ta eskubide hori errespetau biadan be... ze in biadau irakasliak?
erreferendum danak dira igualak eta hau beste holako bat baino ez da. gauzia da "erreferendum" hori itxeko eskubidia irabazi genduala bere garaian. eta gauza handia izan zan. "aski da, ni hemen gelditzen naiz" esateko modurik kontundentiena baita. penia da agian zuk, gaztia zarelako eta bizi osuan "sasidemokrazia" honen barruan bizi izan zarelako, ez baloratzia "inposizio" honen lorpena.
"A la huelga compañero, no vayas a trabajar,
deja quieta la herramienta, es la hora de luchar,
A la huelga diez, a la huelga cien
a la huelga madre yo voy tambien!
A la huelga cien, a la huelga mil
yo por ellos madre y ellos por mi!"
Nork: babel dorrea.2006/03/09 02:00:05.702 GMT+1
Kontua da, erreferenduma egitean, "vinculante"a dela bakarrik grebaren aldeko erabakia hartzen bada. Alderantziz bada, ez. Eta hori ez da ez demokrazia, ez sasidemokrazia.
Ez dakit bi erantzunak pertsona berdinarena izango diren, baina eskertuko nuke nere blogean karetak kendu eta neuk moduan izenaz idatziko bazenute.
Nere ustez aproposagoa litzateke gehiengoak ezetza erabakitzen badu, baina irakasleak klasea eman nahi badu, klase gehigarria ematea, azalpen konplementario gisa-edo, baina hori irakasle bakoitzaren erabakia litzateke. Kontua da gaur ikasle batzuen lan egiteko eskubidea urratu dela, eta horrek ez du esan nahi nekez lortutako greba eskubideari ez diodala zor zaioen errespetua, baizik eta kontrakoa: errespetu osoa diot, eta horregaitik eskatzen dut bere neurrian erabiltzea. Botila batean kabitzen dena baino ur gehiago sartu nahi baduzu presioz, botilak noizbait eztanda egingo du.
Nork: Josu.2006/03/09 15:44:46.700 GMT+1
gauzak eztira oso ondo atera egia esan.....
bño weno zure gaiari buruz, esango nukena zera da, botazioan greba EZ egitea aterazkero, tontakeri bat dela greba egin nahi dutenen eskubidea bermatzea, eztute zertan langileek baino eskubide gehiago izan behar. Gure kasuan asko ez da notatzen, bño lanean daudenen artean desberdintasuna askoz argiagoa da...
beno edozein modutara grebaren aldekoa naiz
Nork: azzex.2006/03/09 18:22:27.884 GMT+1
Hortan ados, baña kontua da ikasle grebalariek bai dauzkatela langile grebalariak baino eskubide gehiago.
Nork: .2006/03/09 19:29:07.213 GMT+1
Nork: dns.2006/03/09 20:17:23.816 GMT+1
Bestela, esan duzuna, perfekto. Guztiz ados. Baña EHUn ez da horrela.
Nork: Josu.2006/03/09 22:43:44.645 GMT+1
Nork: dns.2006/03/10 13:26:07.784 GMT+1
Nork: Josu.2006/03/10 15:34:15.858 GMT+1
Nork: babel dorrea.2006/03/11 19:30:28.927 GMT+1
4 urtean behineko bozketa hori baino demokratikoagoa deritzot.
Nork: .2006/03/11 22:48:53.689 GMT+1
Babel dorrea, gaur egungo demokrazia ez da perfektua, ados. Nire ustez demokrazia partehartzaileago baten aldeko apustua egin behar da, hau da, biztanlegoaren parte hartze zuzena sustatu erabaki politikoetan. Baina horretarako, lehenengo gaur nagusitu den "apatia politikoa" gainditu beharra legoke. Jendearen gehiengoak nahiago baitu lau urtetik behin botu bat eman eta bere eskubide guztiak delegatzea. Ezin dena esan, hala ere, da perfektua ez delako batere balio ez duela. Sistema hobeago bat ezagutzen baduzu, esaidazu. Nik ez.
Babel dorrea, izen kuriosoa! Zergatik aukeratu duzu?
Nork: dns.2006/03/12 14:25:21.851 GMT+1
VAZCOS CULIAOS HIJOS DE PUTA
SIEMPRE SERAN ESPAÑOLES
LES GUSTE O NO
Nork: nicolas.2006/07/29 05:22:57.172 GMT+2
Nork: .2006/08/10 17:46:09.354 GMT+2
Nork: yo por ellos madre y ellos por mi.2006/10/17 06:32:54.158 GMT+2
Ikusten dot aspaldiko mezuak be irakurtzen dirazela... pozten nau.
Nork: Josu.2006/10/17 06:38:11.305 GMT+2
http://www.blogak.com/josu