2007/09/19 12:52:53.604 GMT+2
Guggenheim
Euskal Herria polita dela, eta ea nongoak ginen. Ez omen zuen Eibar ezagutzen (hori bai arraroa). Bilbo eta Donostia erdian, erantzun nien. Eta Bilbo bai, ezagutzen zuela, Guggenheim ikustera joan zirela. Noski, iritzia eskatu nion. Turistikoegia, hori erantzun zidan. Barruan ikusitakoak ez ziola ezer adierazi.
Gauza jakina da zein zen Guggeinheimaren erronka, eta ez zen ez artea ezta kultura ere. Neska bat (eta bera bezala milaka gizon-emakume) Australiatik eraikinaren aurrean argazkia ateratzera etortzea zen helburua. Artea helburu ekonomiko batzuk lortzeko bidea da, eta helburuak bete dira, antza. Tira, ba... zorionak.
Nork: Josu.2007/09/19 12:52:53.604 GMT+2
Etiketak:
zurriola
bilbo
ekonomia
guggenheim
garapena
bilbao
donostia
turismoa
artea
kursaal
promozioa
arte
euskadi
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Guztiz ados nago esaten duzunarekin.
Baina ez dut uste inor harritu behar duenik horrek. Gizartearen gutxiengo oso gutxiengo bati bakarrik interesatzen zaio egungo artea; eta lau katu (errespetuz diot) joan ohi dira arte galerietara edo museoetara. Aldiz, ia kristo guztia joan gara Guggenheimera eta, noski, gutxiengo txiki horri salbu, gainerako guztioi eraikina ederra iruditu zaigu, baina barrukoa kaka zahar hutsa. Nik ez nuen besterik espero hara joan nintzenean.
Kontua da jakitea ea jendea zergatik joaten den Guggenheimera (berdin dio Australiatik edo Eibartik) eta ea zergatik harritzen den hainbeste barnekoa gustatzen ez zaiolako.
Nork: Lutz Long.2007/09/19 13:56:50.185 GMT+2
www.blogak.com/lutzlong
Ba ni Guggenheimen egon nintzan oiñ dala hillabete batzuk Afrikari buruzko erakusketa batian eta mordua gustau jatan. Nik uste uneko erakusketan arabera ezberdina izango dala Guggenheimi buruz norberak euki leiken ikuspegixa. Itxuraz toki edarra da halakuak antolatzeko, leku askokin eta giro atsegiñakin. Hori bai, aitortu biharra dakat ez naizela oso artezalea eta gitxitan juten naizela museoetara.
Bilboko museoaren kasuan, ez neuke Puppyri aipamenik egin barik amaitxu, jendia erakartzeko modu bat badalako, ta museotara jendia erakartzeko marketin estrategia moduan primerakua begittantzen jatalako.
A!Ta Eibar ez ezagutzia be...kar,kar,kar
Nork: Larrugorrian.2007/09/19 15:03:18.951 GMT+2
http://www.blogak.com/larrugorrian
Nork: oier.2007/09/20 08:33:24.972 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/oier
"Esan daiteke Euskadi munduko mapan kokatu duela Guggenheimek", esan du Iñaki Agirre Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzaren idazkari nagusiak. (Berria.info)
Marketing-ean fin aritu ez zirenik ez dut esan, Guggenheim egin behar ez zenik ezta ere. Besterik gabe, turismoaren izenean egiterik ere bagenuela, kulturarenean baino.
Eskerrik asko hiruroi.
Nork: Josu.2007/09/20 14:20:00.025 GMT+2
http://www.blogak.com/josu