Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/20 17:51:39.662 GMT+1

Hauteskunde sindikalak Unibertsitatean

Orain arte kartelen aurrean itsu egon bagara, zer esanik orain, hauteskundeak gainean ditugula. Ateak, kafetegiko sarrerako lurra, eskilarak, komunak, fotokopiagailuak... dena kartelez beteta. Izquierda Universitariaren kartel kutre bat ikusi dut: "Mejor un mal cartel que un mal programa" baina bere programaren berri ez du ematen inon.

Pasa den urtean Iturgaizen estiloko euskaran diskurtso bat izan genuen klasean. Bi tipo etorri zitzaizkigun eta lehenengoak zuen Iturgaizen euskara soragarría, bigarrenak sanoagoa zirudien. Haien hitzetan "Unibertsitateko benetako arazoak konpondu nahi zituzten" adibidez komuneko papera egon dadila edo mikrouhin bat jartzea... horiek ziren bere superproiektuak. Hitz-zaparradaren ostean kondoiak erregalatu zizkiguten, baina ez ziren kapaz izan guztiontzako haina eramateko. Ez dut gogoratzen zein sindikatukoak ziren baña fatxilla fama zuten. Ez dudana ulertzen da ikaskideek eskeini zieten txaloak, kontutan izanda Ikasle Abertzaleak dela ikasgelan, Unibertsitate osoan bezala, indar gehien duen sindikatua.

Ikasle Abertzaleak da, hain zuzen, propaganda nekagarriena egiten duena, baina ez hauteskundeetan, baizik eta urte osoan zehar. Dudarik gabe sindikatu entzutetsuena da, uneoro baitaude manifak, enkarteladak, grebak, itxialdiak, diskurtsoak, asanbladak eta kristo guztiak antolatzen. Baina gehienok sedatuta gaude hainbeste propagandaz. IAkoek "Bolognari ez" esaten diete euskararentzat mehatxua delako. Euskaraz ematen digun irakasle batek, ostera, euskaraz eta Bolognako Itunaren arabera ematen dizkigu klaseak.

Izquierda Universitariak esaten digu bere programa hobea dela, baina ez dakigu zertan datzan. Eta izena gogoratzen ez dudan beste sindikatu batek esaten digu lan egingo duela komuneko papera lortzeko.

Eta zein sindikatuk lortu du niretzat garraio hobea? Fotokopiagailu duinak? Matrikulak merketzea? Unibertsitateak lana aurkitzeko baliabideak eskeintzea? Material berria? Materiala erabiltzeko baimena? Kafetegi euskaldunagoa? Komun garbiak eta paperdunak? Zeienek azaldu dit objetibotasunez, aldeko eta aurkako ikuspegiak aldez aurre jarriz, zertan datzan Bolognako Ituna? Zeintzuk diren Unibertsitateak eskeintzen dizkidan zerbitzuak? Idazkaritza zerbitzua euskaraz jasotzea? Zein sindikatu arduratu da nitaz hilabetez irakasle baten faltan izan garenean? Eta aste honetan dator gakoa: GU ARDURATUKO GARA! denek. Orain arte ez duzue lortu eta orain lortuko duzuela sinestarazi nahi didazue?

Sindikatu maiteok: erabaki behar dut botu txuria eman ala pasotismoarekin bat egin. Urtebete duzue aurretik ni konbentzitzeko eta nire botua lortzeko.

Nork: Josu.2006/11/20 17:51:39.662 GMT+1
Etiketak: sindikatuak unibertsitatea ehu hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Baina gehienok sedatuta gaude hainbeste propagandaz", diozu.

Asuntoa da ez ote zauden sedatuta gizartearen aurrean, zureak ez diren aukera politikoen aurrean, errealitate bizi eta gazte baten aurrean. Ez ote zaudeten gazteak sedatuta guztiarekin.

Nork: jare.2006/11/22 08:56:56.697 GMT+1

Kaixo jare, Eskerrik asko irakurri eta erantzuteagaitik. Esaldi horrekin propagandari egiten nion aipu. Propaganda uholdean egarririk ez.

Nork: Josu.2006/11/22 15:23:38.752 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

   Egia esan, ez nekien EHUko egoera hain "tamalgarria" zenik. Hor goikoa irakurri ondoren ez zait adjetibo gehiagorik geratzen. Espero dut txarto ulertu izana eta EHUk idazkaritza %100 euskaratua izatea baita kafetegia ere, materiala erabiltzeko baimena ikasleei ematea edota irakasleak luzez falta direnean oredezkoak bidaltzea. Eta zer esanik ez komunei buruz, nola egon ahal dira komunak zikin eta paperik gabe? Ezin dut sinistu.

Oharra: HUHEZIn Bolognan oinarritutako proiektua bi astez eman dugu eta erabateko gezurra da euskararentzat mehatxua dela.

Nork: Gorka.2006/11/22 23:48:19.638 GMT+1
www.blogak.com/oregonian

Bueno, egia esango dot... azkenaldian komunean, lababoen ondoan, rollo bat dago, eta komunera sartu aurretik hartzen dozu papera.

Komun zikiñena... kontzientzia falta nabarmena: leihoa itxita, batzuek ez diote bonbari ematen eta...

EHUren egoera ez noa deskribatzera, bideo bat jarriko dizut, ok?

Nork: Josu.2006/11/23 00:02:44.069 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

hau ere badago!


Nork: Ane Urkiola.2006/11/23 19:08:33.379 GMT+1

ASi-koek gauza logikoak esaten dituztela dirudi, baina euskararekiko duten hezkuntza-eredua ez da nik dudana.

Bideoa ikustea baino ez dago: gaztelera hutsa. Eta bukaeran, bozka eskatzeko, hori bai: "Bozkatu ostegunetan", astero bozkatu behar dugu ala?

PPkoek ere antzeko gauzak esaten dituzte hauteskundeetan "no queremos planes secesionistas sino trabajar en los problemas reales de los ciudadanos", ya ya... honek guztiak beste bideo bat ekartzen dit gogora...


Nork: Josu.2006/11/23 19:23:26.808 GMT+1
http://www.blogak.com

jajjajaja! zelako ona! sekulan eztot ikusi berak baino txartuo berba itxen daben pertsonarik! ai ama-> emaitxa,( euskalduna- euskotarra), (izan dira- da). LOTSAGARRIXA!!!!! 

ah! aurreko bidixua jarri dot ehu-ri buruzko gauzak esaten ditxuztelako, ta eztakit zeintzuk diran bez. ez naiz konturau . baina eskatzen ditxun boto hoiek zetako dira?

Nork: ane urkiola.2006/11/23 20:55:45.167 GMT+1

Gaur hauteskundiak egon dira. Ikasle guztiok dogu botu-eskubidea. Nik dakidala, 3 dira aukerak: Ikasle Abertzaleak (IA), Izquierda Universitaria (IU), eta Alternativa a los de Siempre (ASI).

Zertarako? Ba sindikatuak zure eskubideak, nahiak edo dana dalakoa defendatzeko Unibertsitateko ez-dakit-zein organotan (Ikasle Kontseilua izan leike?). Noski, sindikatuek dirulaguntza ezberdinak jasotzen dituzte botuen arabera...

Ez dakit aipatu ditudan hiru hoietatik aparte beste aukerarik dagoen.

Nork: Josu.2006/11/23 21:13:01.984 GMT+1
http://www.blogak.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.