Zenbait eskola-metodologiak aspertu samar naukate. Zenbait irakaslek uste du bere ezagupenak kontatze hutsa dela bere lana. Ikasgelan sartu, urteroko txapa bota eta beste barik etxera joatea dela egin behar duena. Eta, koadrilakoek esaten duten moduan, así va el país.
Diskurtso positibo batean oinarritu nahiko nuke gaurko artikulu hau. Nahiko nuke azaldu nolakoa den gustatzen zaidan klasea. Baina, hasteko, errazagoa zait kontatzea nola ez zaidan gustatzen. Eta hori ere konstruktiboa izan daiteke.
Egoera. Irakasle bat klasera heltzen da, eta 4 orritan kurtsoaren zenbait ildoren azalpenak eman dizkit. Pantaila handi batean powerpoint azalpenak, orrian dauden berdin-berdinak. Argia itzalita, eta bera paperean eta pantailan dagoena irakurtzen. Benetan espero al du nik kasu zipitzik egitea? Lehen orriaren erdialdera iristen denerako lau orriak irakurriak dauzkat. Ez dit ezer berririk aportatzen eta beraz, koadernotxo txikia ateratzen dut. Koaderno honetan jaietarako ideiak, artikuluetarako tontakeriak edota marrazkiak pilatzen ditut.
Horrelako kasu batean, nik beste prozedimendu bat jarraituko nuke. Diapositibak erabili, orriak banatu gabe (total, gauza bera esateko...). Eta aurkezpena amaitu ostean, orduan banatu paperak.
Diapositibei dagokienez, ez nuke bertatik irakurketa esplizitua egiteko testurik jarriko. Powerpoint aurkezpenak diskurtsoaren oinarrizko mapa egiteko balio behar du. Baina powerpointak eta irakasleak diotenaren artean ez baldin badago ezberdintasunik, powerpointari egingo diot kasu. Zergatik? Berak baino azkarrago irakurriko dudalako. Irakurtzen asko ikasten da... eta kasu hauetan, irakasleari entzuten baino azkarrago gainera.
Jakituria handiko irakasle asko izan ditudala iruditzen zait. Baina gutxi batzuk izan dute jakintza hori dibulgatzeko gaitasuna. Soldatapeko irakasle bat ez da sekula hezitzaile izango, ezagupenak dibulgatzeko gaitasunik ez baldin badu.
2007/10/06 15:15:33.840 GMT+2
Hezitzaileak eta dibulgazioa
Nork: Josu.2007/10/06 15:15:33.840 GMT+2
Etiketak:
irakaskuntza
hezkuntza
unibertsitatea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Bestela ere, "total gardenkiak gero emango dizkit" pentsatzen dugu eta horrela ere ez da gauza handirik lortzen.
Nire irakasle batek, ordea, ez zizkigun gardenkiak ematen. Hala ere, ez zen nahita egindako gauza bat, ahaztu (literalki, oso despistatua da tipoa) egiten zitzaizkion gauzak, eta azterketa baino hiru egun lehenagora arte ez zizkigun gardenkiok eman.
Irakasgai horretan sekula hartu dudan apunte kopuru handiena hartu nuen, eta apunteetatik ikasi nuen, azken hiru egunetako gardenkiak erreferentzia eta gida gisa erabiliz. Karreran lortu nuen nota onenetakoa lortu nuen. Eta guztia despiste bategatik.
Nork: erral.2007/10/06 17:45:18.141 GMT+2
http://eibar.org/blogak/erral
Nere apunteak, berriz, eurek powerpointean erabili beharko luketenaren tankerakoak. Estudiatzeko primerakoak. :)
Nork: Josu.2007/10/07 04:36:00.704 GMT+2
http://www.blogak.com/josu