Segundu bakarreko zurrupadak ematen zidan nahikoa gau guztirako. Extasi momentua bizi nuen segundu bakoitzarekin, eta gero eta gehiago izan, gehiago nahi nuen, gorputzaren kontrola extasi horretan galdu arte. Hegan sentitu arte. Hegan... aske sentitzen nintzen mozkorraldian.
Bihar ere ere zure begiradaz mozkortuko naiz. Extasi momentu horrek irabaziko nau, eta mozkorraldiak zurekin berba egiteko gaitasuna ittoko du, eta berriro ere maite zaitut esan gabe itzuliko naiz, bakarrik, zu barik.

Erantzunak
Nork: jon.2006/02/12 22:48:47.793 GMT+1
eta potorri
Aupa josu!
beno nik nahiago nuen nere titulua baie ondo dago!!!!!!!!!!!!!besarkada baT
Nork: jon.2006/02/12 22:49:34.522 GMT+1
eta potorri
Nork: azzex.2006/02/12 23:19:43.599 GMT+1
http://ataskoa.blogspot.com