Irakasle batek behin esan zigun Espainian Danimarkako zerbitzu publikoa nahi genuela, Frantziako zergak ordainduz. Eta hori, ez da ekonomikoki jasangarria. Gure hiriari halabeharrez egokitu zaio bailara-buru izatea. Halabeharrez, edo kultura, kirol, industria eta merkataritzan erreferente garelako. Edonola, hiriburutasuna indartu nahi izan dugu eta horregatik sortu Centro Comercial Abierto. Baina, motz geratzen gara bailara-buru ikuspegiz jokatu behar dugunean. Ikas dezagun Bilbotarrengandik: ez zuten izan zalantzarik Barakaldon BEC bultzatzeko. Hemen ez dugu antzeko ikuspegirik, eta Debabarrena da gure bidea.
Guk ere "a la española" izan nahi dugu bailaraburu. Azken hilabeteotan gure zinegotzi batek zenbait bider esan du gure herriak ez badu bailaran "dagokion" ordezkaritza, gutxiago ordainduko diola Eibarrek Debabarrenari. Bapo, baina badaezpada ez du etxea garbitu eta Debabarrenan ordezkaritza duten lau zinegotzi eibartarrak sozialistak dira. Ba jokoan erori gaitezen: sistema proportzional batera pasa ezean agian zenbait eibartar ez-sozialistak, "dagokien" ordezkaritzarik ez dutenez, udal-zergak ordaintzera ukatuko dira. Badakizue, pilotak errebotea dakar.
2007/09/24 16:07:19.051 GMT+2
Ordezkaritza Debabarrenan
Nork: Josu.2007/09/24 16:07:19.051 GMT+2
Etiketak:
psoe
eibar
hiriburutartasuna
debabarrena
emgi
ecca
politika
hiriburua
zergak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: UG.2007/09/27 13:09:01.946 GMT+2