Bizikletan muturrez erori nintzenean segundu erdiz hil nintzela nabaritu nuen. Baina zin egin nion nere buruari, onik irten ezkero ordurarte utzitako zenbait gauzari aurre egingo niela.
Zin egin nion nere buruari, tabakoa utziko nuela. Egun hartan utzi nuen.
Zin egin nion nere buruari, odolemaile izango nintzela. Hilabete bete aurretik egin nintzen.
Zin egin nion nere buruari, aita besarkatuko nuela. Eta egin nuen.
Zin egin nion nere buruari, nere lagun minak maite dudala jakingo zuela. Orain, badaki.
Zin egin nion nere buruari, kolpeak kolpe, bizitza biziko nuela. Ordutik aurrera jaso ditut bizitzan kolpe latzenak. Baina indarrez egin nuen zin, aurrera egingo nuela. Hortan nabil.
Erronka pertsonal bat lortzearren gogor dabiltzanentzat, bizia ematen dutenentzat, maitasuna eskeintzen dutenentzat, sentimenduak ezkutatzen ez dituztenentzat, aurrera egiten dutenentzat: besarkada haundi bat.
Gaur poeta joango naiz ohera.
2007/10/10 19:42:05.131 GMT+2
Promesak
Nork: Josu.2007/10/10 19:42:05.131 GMT+2
Etiketak:
odola
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nagorek inspirau al zaitxu? Diñot, gaur idazteko gaixagaitxik eh...
eskerrik asko holako hitzak oparitziarren, gu be poeta juango gara lotara, eta ia gaurko hau bixar lotara juan aurretik idatzi geinken...
hori bai, ni gaur, zibernauta juango naiz lotara, eztakizu zelako PRO ipini doten Firefoxa... : )
Nork: malen.2007/10/11 00:12:33.046 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora
Eskerrik asko Malen. Firefoxaren pantallazoa atera eta igo Flickr-era, ia hainbesterako dan... ;)
Nork: Josu.2007/10/11 00:35:27.323 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Beentan hau irakurrita jaratizen dut nire iedea,unkigarria da eta nire begiatatik malkoak erodi dira hain gauza polita irakurri ta.
Zorionak Josu
Nork: Adrian.2007/10/11 14:58:51.298 GMT+2
Nork: Josu.2007/10/11 21:36:47.539 GMT+2
http://www.blogak.com/josu