Negua da. Lehiotik begiratu
eta elurra ikusi dut. Sukarrak jota nabil eta elurteak ez dit inongo
grazirik egin, baina dutxa beroa hartu eta egunkariaren bila irten naiz.
Lurra
txuri-txuri dago. Oinak bustitzen hasiak ditudala nabaritu dut. Lagun
batekin topo egin eta zelan nabilen kontatu diot. Nire desgraziak
azaleratu ditut. Sukarra dela eta, kalenturea, buruko mina eta nekea
izugarrizkoak direla eta ezin dudala gehiago. Ezin duela imaginatu ere
egin zein gogorra den. Ez dakiela zenbat sufritzen den etxean
asper-asper eginda, telebista aurrean orduak emanez. Sukar madarikatua!
Zu, ordea, osasuntsu ikusten zaitut, esan diot. Eta berak erantzun dit minbizia duela.
2006/01/29 16:38:20.865 GMT+1
Sukar madarikatua!
Nork: Josu.2006/01/29 16:38:20.865 GMT+1
Etiketak:
gogoeta
literatura
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
(blog zaharretik kopiatutako erantzuna)
Nork: azzex.2006/01/29 20:24:46.503 GMT+1
(blog zaharretik kopiatutako erantzuna)
Nork: MAGABILA.2006/01/29 20:25:27.834 GMT+1
Txokantea, ni bezain txokantea.
Gaizkiulertuak argitzeko asmotan, ez da benetan gertatutakoa. Ez atzo, ez gaur. Inbenzio bat da, errealitatearen ispilu diren beste hainbat inbenzio asko bezala.
Eskerrik asko bisitatu eta erantzuteagaitik.
(Blog zaharreko kontra-erantzun moldatuak)
Nork: Josu.2006/01/29 20:31:23.819 GMT+1
http://testak.blogak.com/josu