Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/04 14:59:10.111 GMT+1

Turismoa...

Tipo bat "Vascongadas"en egon da oporretan, eta Guggenheim eta Gaztelugatxeren aurretik zer jarri ote du? Ba... Eibar!! Ez, ez du komentatu gure arma museoa, ezta gure hiriaren ezaugarri arkitektoniko berezirik...

Gauza normaltzat dut lagunak Kultuko pintxoak jaten ikustea, eta zer esanik ez nere adineko kakaumeak tabernetan porroak erretzea. Kultuko pintxoak eta tabernetan kanutoak erretzeko askatasuna destakatu ditu, beste ezer baino lehen. Eta tontakeria dirudi baina gaztetxoentzat ez da erreklamo turistiko makala.

Nork: Josu.2007/11/04 14:59:10.111 GMT+1
Etiketak: eibar porroak guggenheim kultura turismoa pintxoak kultu | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baina orian gauza bat falta da Eibarren,Alfa jostko makinaren fabrika ,bota egin dute eta oso elegantea zen .

Nork: adrian.2007/11/04 16:12:19.268 GMT+1

Nik, behintzat, horri oso garrantzitsua deritzot. Porro bat erre nahi baduzu ez duzu kalera irten edo ezkutatu behar (noski, zein tabernan zauden arabera). Hiri handi batera bazoaz, ba gauza aldatzen da...

[Gustatuko litzaidake hobeto euskaraz egitea, baina eskolan izan ezik ez naiz inoiz hizkuntza honetaz mintzatu eta nahiko traketsa naiz.]

Nork: auster.2007/11/04 16:12:55.145 GMT+1

Damutuko gara, behin eta berriz, Alfaren eraikina bota izanaz, Adrian.

Aupa, Auster! Turismo porreroa ere sustatu beharko da ba, Amsterdam baino hurbilago! :)

Nork: Josu.2007/11/04 16:31:53.851 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

gaztetxoentzako? eta hain gazteak ez direnentzako. Euskal Herrian dugun gauza handi bat da porroak lasaitasunez tabernetan erre ahal izatea.

Drogen legalizaziorik ez bada, normalizazioarekin konformatu behar. Norbera libre izan beharko litzateke nahi duena egiteko besteari enbarazo egiten ez dion bitartean eta nik dakidala, ondokoari kalte berebera egiten dio zigarro batek edo kanuto batek; Eibarren, Beasainen y en la Txina popular ;)

Nork: indezent.2007/11/04 18:14:33.543 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents

Noski Indezent, adinak ez dio axola. Bestalde, normalizaziorik egongo bada, legalizaziorik ez egotea ulergaitza litzateke.

Nork: Josu.2007/11/04 18:23:54.731 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

Hainbeste gauza ulergaitz dago gure mundu honetan...

Nork: indezent.2007/11/04 19:22:10.985 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru