Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/03 20:56:15.205 GMT+2

Untzagazentrismua

Sanjuanetako kuadrillen arteko jokuak Untzagan eittia eskatu dezta noiz edo noiz bateron batek. Jende gehixagok ikusiko leukiala. Baiña nik ezetz. Gaztiok ez dogu parte hartzen bestiek ikusteko, ondo pasatzeko baizik. Kamiseta bustitzeko, lurrera jausteko... ekitaldi hau ikuskizun bihurtzia ez da gure helburua. Ez dogu nahi aktore-ikusle jokua, partehartzia baizik. Zergaittik jolasak Untzagara? 

Ez dot konprenitzen gure herrixan dana Untzagara eraman biharra. Mobimendu polittagoa sortzen da sanjuanetan, barrakak Urkusua-Bittor Sarasketa inguruan jarritta, ta egun guztixan zihar Ego-Gainetik Urkusura txaranga bat jarritta bueltaka, Untzaga ta Txaltxa-Zelaitik pasatuz. Ekitaldi barrixak han eta hamen, herri guztixan zihar. Baiña batzuendako Untzagan hasi ta Corteinglesian amaitzen da Eibar. Hortik aurrera, guztixa "los barrios" dira, ta badake bakotxak bere jaixa. Barrakak Txaltxa-Zelaixan mantendu bihar dirala "barrakeruak beste lekurik ez dabelako nahi". Zeiñ herritan jartzen dira barrakak barrakeruek nahi daben lekuan?! Tira, jaixak heldu barik be, hor dakazue Udala, eguaztenetako merkadilluan Untzagazentrismotik atara ezinda. 

Gaztekitto! 2007-V-4

Nork: Josu Mendicute.2007/05/03 20:56:15.205 GMT+2
Etiketak: zutabeak eibar gaztekitto sanjuanak untzaga udala iritzia jaiak artikuluak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Untzagazentrismua" gustau jata terminua, ta arrazoi osua dakazula uste dot, ein gogor ta ez utzi alkatiak ala dana dalakuak zezen plazatik jokuak ataratzen.

 

Nork: batzarras.2007/05/04 13:18:48.228 GMT+2

Eskerrik asko Batzarras. Ia noizbait herri guztiari mogimendua emoten detzagun... agur bero bat.

Nork: Josu.2007/05/04 15:26:21.483 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.