Urez hornitzen gaituen urtegi sarean:
1.- Uraren maila biltzeko gaitasunaren %80ra heltzen denean, urtegia husten hasi behar izaten dira, ez ote duen gainezka egingo ustegabeko zaparradaren baten ondorioz, badaezpada.
2.- Uraren maila biltzeko gaitasunaren %40ra heltzen denean, alarma gorrian gaude: murrizketak hasten dira; ur barik geratuko gara.
Beraz, %40ko tarte horretan bildu daitekeen ura daukagu.
3.- Urtegitik etxeetara bidean uraren %20 galtzen da ura eramateko sare eta hoditeriaren egoera dela eta.
Ondorioz, eta gaizki ulertu ez badut, urtegietan biltzen den uraren %20rekin moldatu behar dugu.
Ekonomiaz (ere) ez daukat ideia handirik, baina ez zait iruditzen oso ondo antolatuta dagoenik asunto guzti hau.
Niiiiiri beeeerdin dit, baaaaina koooomentatzeaaaagatik...
Erantzunak
Nork: jonas.2007/02/03 23:34:46.481 GMT+1