Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/07/18 15:37:04.365 GMT+2

Argiak hilko ditu



Zenbat ipurtargi ikusi duzue uda honetan?

Ez dituzue horren erraz ikusiko. Hain gaude argiztatuak, hain diogu beldur iluntasunari. Gure baserri inguruak farolaz bete ditugu, etxe alboak gau osoan alferrik piztuta dauden argiz.

Ipurtargiak sortzen duen argitasuna baliatzen du bikotekidea erakartzeko. Baina ipurtargiaren argi xume, berde, ahulak zer egingo du gure inguru superargiztatuetako milaka watioen aldean?

Gero eta bakanagoak dira ipurtargiak. Argiak hilko ditu.


 


Bestalde, kontsolatzen du jakiteak bat baino gehiago garela ipurtargien argazki bila gauez landaz landa gabiltzan zoroak...




Nork: Jozulin.2011/07/18 15:37:04.365 GMT+2
Etiketak: ipurtargiak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Neuk lehengo egunean aspaldiko partez ipurtargia ikusi neban Hendaian, gabaz, bazter batean. Argia orlegia zanaz ez nintzan gogoratzen, pentsau zenbat denpora pasau dan azkeneko aldiz beste bat ikusi nebanetik...

Gogoan ondo deukodana da ipurtargiak lelengo aldiz ikusi neban gaba: Txikitan izan zan, Lekitton, Enperatrizaren ostatuaren ondoan, Isuntzaren ganeko parkean. Zoragarria izan zan, ez bat ez bi, asko egoazan-eta.

 

 

Nork: françois terre.2011/07/21 17:40:43.469 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak