Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/27 19:40:00.976 GMT+1

Bateriajoleak, izaki maitagarri horiek.

 

 

 

 

-Zer galdetzen dio bateriajole batek orkestra zuzendariari jotzen hasi baino lehen?

-Nola nahi duzu jotzea, arinegi ala astiroegi?




-Entzun duzu unibertsitatera joan zen bateriajolearen istorioa?

-Ez.

-Nik ere ez.




-Nola deitzen diogu musikariekin ibiltzen den pertsonari?

-Bateriajolea.




-Zer da bateriajole bat?

-Musikarien lagunik onena.



 

-Zenbat bateriajole dira beharrezkoak bonbila bat aldatzeko?

-Hogei. Batek bonbilari eutsiko dio eta beste hemeretziek edan egingo dute gela biraka hasi arte.




-Nola deitzen diogu neskalagunarekin moztu duen bateriajoleari?

-Homeless.




-Zertarako dauzkate bateriajoleek bi neurona?

-Bi baketei eutsi ahal izateko.




Bateriajoleen arteko solasa:

-Uste dut nire auzokoa ez dabilela oso ondo burutik?

-Zer, ba?

-Bat-batean goizaldeko hiruretan hormak jotzen hasten da, zoro baten moduan.

-Ta, zuk zer egiten duzu?

-Nik? Ezer ere ez, bateria jotzen jarraitu...




-Zertan dira antzekoak bateria solo bat eta orgasmo bat?

-Kasu bietan dakizu badatorrela... Eta ezin duzu ezer egin saihesteko.




-Zer egin behar duzu bateriajole batek jotzeari utz diezaion?

-Partitura bat eman.

-Eta pianojole batek jotzeari utz diezaion?

-Partitura kendu!!

 

 

 


Nork: Jozulin.2009/01/27 19:40:00.976 GMT+1
Etiketak: musika umorea bateria | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork ez du inoiz montatu bateria bat Colonen danborrekin eta lapikoen tapekin, e!



Nork: Benito.2009/01/27 20:21:18.109 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Nork: Patxi.2009/01/29 09:22:45.853 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Benito eta Patxi:

Pun-txin-pa!
pum-pata-pum!
Tapatapa-pum!
Tan-tum, tan-tum, tan-patapum!
Txissssss!

Eskerrik asko!

Nork: Jozulin.2009/01/31 11:56:24.155 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak