Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/24 22:49:52.634 GMT+2

Beti joaten dira onenak



"Burros que éramos" esan zidan berak. Eta nik: "No, la culpa siempre es del profesor". Oraindik ez zuela euskara nahikorik ikasi eta txantxetan ibili ginen bere liburuaren aurkezpenean.
Utzi egin gaitu Luis Beroizek; zuek ere bazenuten aspalditik On Luisen berri, hemen eta hemen esaterako. Joan egin zaigu sufritu duen beste bat, joan egin zaigu egia azalarazi  arte etsi ez duen biktima borrokalari bat. Joan zaigu onenetako beste bat. Eta naizen bezain arrazionalista ez banintz, esango nuke hemendik eraman duen gaixotasuna jasan duen kalbarioak sortu diola. Hil dutela, alegia.
Eta pena daukat gure Luis semea jazarri, torturatu eta gartzelaratu ziotenak baino lehenago joan delako. Ez da Jainkorik. Ezin liteke.

Bego Luis, On Luis, dagoen tokian.


P.S.: On Luisen idazkiak, prentsara bidalitako artikuluak eta beste, hemen irakur ditzakezue.


Nork: Jozulin.2009/05/24 22:49:52.634 GMT+2
Etiketak: luis_beroiz tortura | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Arrazionalista garanok be, demostrau xamarra dogu minbizixan sorkuntzan faktore garrantzitsu bat stress psikikua dala:
http://www.11barri.info/blogak/osasuna/minbizixan-teorixa-ofiziala-eta-alternat
Penia konpartitzen juat.

Nork: oier g.2009/05/25 07:55:07.226 GMT+2

Errenferentziak:

...egotea lortu baitzuen, bere aitak frogatu zuenez. On Luisen semea lez ere ezagutuko duzue blog honen irakurle urriok. Erreferentzia: Presoen argazkiak, argazkietan preso. - Baga, biga, bloga! 2009/09/17 00:09:53.289 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak