Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/07 20:55:39.997 GMT+2

Biba! Gora! Yujuuu! Aleluia! Lortu dugu!





Hasi da lasterketa. Bazen garaia. Patxi Lopezen ekimen ausartaren ostean, Andoni Ortuzarren (*) ahotik entzun dugu Euzko Alderdi Jeltzalearen erantzun are ausartagoa: PSE-k gobernatzen dituen udaletan euskararen aldeko mozioak aurkeztuko ditu, PSE-ren "benetako asmoak" frogatzeko, agerian uzteko.
Argi dago -garden- hurrengo pausua izango dela PSE-k frogatu nahi izatea EAJ benetan dagoen euskararen alde eta proposamen "anitz, demokratiko eta integratzaileak" aurkeztuko dituela jeltzaleen udaletan. Azken urratsa izango da PP-k EAJ zein PSE-ren menpeko udaletan ekimen ezin berritzaileagoak aurkeztuko dituela edota euskara atalari dagozkion aurrekontuen igoera geometrikoa esijituko duela. Gauzak hala, eta hauteslegoaren aurrean ezin euskaltzaleago agertzeko beharrizan hori dela eta, proposamen horiek guztiak onartuko dituzte EAEko herri eta hiri guztietan. Sekulako dirutzak, txunditzeko moduko egitasmoak... Amets bat!!

Beraz: Euskaltegi, Euskara zerbitzu, Euskara talde, Mintzalagun, Herri aldizkari, Egunkari, Gueborri, Mendigoizale Elkarte, Elkarte (G)astronomiko, Swinger Euskaldunen Elkarte, Ikastola... HASI ZAITEZTE BEREHALA EGITEN BEHAR DITUZUEN GAUZEN ZERRENDA!!!

Eskatzea librea da eta ematea ere bai, jakina; baina, entzun, aprobetxatu hurrengo aste eta hilabeteotan zabalduko den "Nor da euskalt - zaleago?" lasterketa. Euskararentzako aurrekontu potoloak ikusten ditut etorkizun hurbilean. Zer behar duzue?: Beste irakasle bi?  Mintzalagunarako sustatzaileak soldata duin batekin? Ordenagailuak? Biltzeko areto bat? Garagardoa?...

Mesedez, egidazue jaramon, egizue zerrenda; ez da txantxa. Badakizue: "Egon hadi lo eta jango dunk mehe". Behin hauteskundeak pasatuz gero, agur!

Ez horregatik.




(*) Kontuz morroi honekin. Halako alkondara, gorbata eta jaka eramateko gai denak edozer egin dezake.






Nork: Jozulin.2008/10/07 20:55:39.997 GMT+2
Etiketak: euskara politika umorea | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Epaleee! Crisis, what crisis?

Nork: Benito.2008/10/07 22:54:15.285 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Yuju! Ye, ye, ye!
Orain da sasoia! Eska diezaiogun Haberi orduak jaisteko, baita ratioak ere!
gora hauteskundeak! 

Nork: leire.2008/10/08 16:39:19.168 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Hau suertea! PSOEk gobernaten dauen herri baten bizi naz; eta bai, igerten da euskerean alde egiten dabizena, ezpabe begituzue jaietan daozen kartelak eta programak euskeraz ze ondo idatzita daozen.
Zerrendea luzea da baina orain arte ikusi doten onena alkate andrean agur hau da: "Kaixo basurtarrak".
Basurtokoak ete gara orain?

Nork: Txadonak.2008/10/10 23:10:40.038 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.