2009/05/28 08:11:27.473 GMT+2
Bilatu eta aurkitu
Wolfram Alpha aurkeztu berri dute, bilatzaile adimentsua. Google eta enparauen aldean abantaila izango omen du honakoa: galdera zuzenak egin ahal izango dizkiogu. Googlen hitz bat edo beste sartu ohi dugu bilatzeko, esaterako Elvis, baina bilatzaile berri honi itaunketa zorrotza egin ahal izango diogu, adibidez: Noiz jaio zen Elvis? Zenbat aldiz ezkondu zen? Hilda dago benetan Elvis?
Kontua da Wolfram honi galdetu diotela: Where is God? eta erantzun du -sinestunen harridurarako- Jainkoa, God, ez dagoela leku guztietan baizik eta toki zehatz batean bakarrik: Hungarian. Hango hiri bat omen da.
Bestalde, Is there a God? galdetuz gero, erantzuten du funtzionalitate hori ez duela oraindik eta nahi baduzu e-postaz abisatuko dizutela prest daukatenean. Ez dakit zergatik baina ematen dit luze joko duela.
Is there any God? galdetuz gero Wolfram-ek erantzuten du, apal-apal, ez dakiela seguru zer egin zure "input" horrekin. Beraz, adimentsua bai, baina hain listoa ere ez da.
Enfin, ganora eskasa gaur. Gauean lagun zahar baten kontzertua; bihar ostirala, afaria; larunbatean bazkaria; igandean txakolintxu batzuk ordaindu beharko dizkiegu Amaraunakoei, Aitabarri Euskaldunen Alkartekoei eta hainbesteri. Astelehen mandoa dakar...
Nork: Jozulin.2009/05/28 08:11:27.473 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Benito.2009/05/29 00:02:14.289 GMT+2
http://karrajua.org
Nork: Jozulin.2009/05/29 17:05:08.492 GMT+2
Nork: Edurne.2009/05/29 21:38:50.815 GMT+2