2007/01/03 18:45:48.243 GMT+1
Blogari espantatu baten galderak urte berriaren aurrean.
- Zergatik idatzi dut gure
borroka?
- Une honetan bertan komunikatua idazten ari
dena, esaterako, zer da, um fingidor / que finge tão completamente / que
chega fingir que é dor / a dor que deveras não sente?
- Ez al zaizue iruditzen Sarrionandiaren lera
zakurren baladan bezala hemen ere, zapalduen arteko borroka honetan ere,
ahulena akatuz egin nahi dela aurrera?
- Ez al zaizue iruditzen oihan epeletako otsoen
antza dugula?
- Nola deabru irabaz liteke zapaltzaileen
aurkako guda zapalduek beste zapaldu batzuk akatuz? Ez al ditu inork entzuten
zapaltzaileen barre lizunak?
- Konturatuko al gara inoiz mendi tontorraren
beste aldean ez dagoela Utopia, Etiopia baizik?
Nork: Jozulin.2007/01/03 18:45:48.243 GMT+1
Etiketak:
etsipena
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
nekatuta, akituta, esperantzarik gabe ez ote gaude denok?
Nork: satortzulo.2007/01/03 21:19:22 GMT+1