2010/03/14 19:37:44.255 GMT+1
Denboraren ahoak (IV): Jende bitxia
Soledad, bost urte, Juanita Fernandezen alaba:
-Zergatik txakurrek ez dute postrerik jaten?
Vera, sei urte, Elsa Villagraren alaba:
-Non egiten du lo gauak, hemen, nire ohe azpian?
Luís, zazpi urte, Francisca Bermúdezen semea:
-Haserretuko da Jainkoa berarengan sinisten ez badut? Ez dakit nola esango ote diodan...
Marcos, bederatzi urte, Silvia Awaden semea:
-Jainkoak bere burua egin bazuen, nola moldatu zen bere sorbalda egiteko, ikusten ez bazuen?
Carlitos, berrogei urte, María Scaglioneren semea:
-Amatxu, zenbat urterekin kendu zenidan titia? Izan ere nire psikologoak jakin nahi du...
Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.
Nork: Jozulin.2010/03/14 19:37:44.255 GMT+1
Etiketak:
denboraren_ahoak
eduardo_galeano
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
- Ama, Patxi Lopez hori nor da? Lehendakaria ez zen ba Toquero?
Nork: txerra.2010/03/15 10:31:17.314 GMT+1