Tristurak janda gabiltza aspaldian, ezinak mugatuta, amorruak elbarrituta. Oraintsu arte jasan dugun eguraldi ugerragatik izango da, akaso. Edo euskaldunon alperrikako duintasun transzendentalerako joera; badakizue zer den hori: nahiago zutunik hil, belauniko bizi baino eta hori guztia. Azken bolada honetan inpresioa dut blogean idazten dudan erdietan baino gehiago zerbait irmoki salatzeko, injustizia bat aireratzeko dela. Konturatu nintzen ez nik idatzitakoa, baizik beste batena irakurtzean. Konatxe jaunak konstatazio goibela zekarren bere euskarazko blogean baina erdarazkoan, egun batzuk geroago, sexuaz eta bizipozaz ziharduen (bere kidea ere izan zitekeen). Eta, jakina, ematen du blogari euskaldunak, euskaraz ari garenean behintzat, erretxindu kuadrilla garela. Agintzen dizuet hemendik aurrera gogotik ahaleginduko naizela “carpe diem” gehiago eta “morituri te salutant” gutxiago agertzen hemendik. Sexua, alkohola eta rokanrola, lagunok; ken dezagun gainetik herdoilaren tristezia. Hala bedi.
Post Scriptum: Tarte batean ez badut injustiziarik salatu behar, aprobetxatuko dut orain; hona pare bat: uzker hau eta mokordo hau.
Erantzunak
Nork: jaio.2008/06/20 10:39:08.648 GMT+2
#bitakora_cpt_control
Ilusiño haundixak egitten dittugu super-heroiak garalakuan: euskeria salbatu, AHT geldittu, emakumion berdintasuna, independentzia,.....Gauza errezak, denora laburrian egittekuak!
Ilusiñuak egin, biharra, baiña ixa aldez aurretik galdutako burrukak diranez, holan gagoz, brrrr baten.
Eguraldi oa etorri da, ia irribarre gehixago egitten dittugun!
Besarkada bat
Nork: leire.2008/06/21 13:46:27.479 GMT+2
eibar.org/blogak/leire
Nork: Patxi.2008/06/22 01:44:24.642 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Eta igerilekura sartzerik ez zegoen! Superpoblazioa!
Eta gainera aldapa kristorena etzanda nengoen tokian. Lokuluxka egiten hasi, eta irristaka beheruntz, zurrunka egiteari utzi gabe...
;-)
Eta erantzun bat utzi Jozulini, eta ez da agertzen!!! Ea orain.
Nork: Patxi.2008/06/22 01:45:51.490 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com