Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/10/18 13:45:00 GMT+2

Euskaltzaindiari, maitasunez

Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur.

Ikusirik azken egunotan blogari / bloglari hitzen inguruan sortu iskanbila, zalaparta eta kalapita , eta kontuan harturik batzuk behintzat egunero-eguneroko hitza dugula arestian aipatua, honakoa eskatzera ausartzen da blogari ezdeus hau:

-Argitzen zaituzten jakinduriak lagun, eman dezazuela erabakia ahalik eta lasterren, blogak boladan egoteari utzi baino lehen, ahal dela.

-Eta bide batez azter ditzazuela blogari apal honek proposatzen dizkizuen hitz berriok, laster blogari askoren ahotan (teklatuetan) izango baitira:


  • Blogura / blogalea: Ahalik eta arinen blogean zerbait idazteko irrika saihetsezina.
  • Blogkuluxka: Bazkalostean idatzitako mezu laburra.
  • Blog egin: Ondo blog egin! Opatzen diogu elkarri blogariok.
  • Blogalizazioa: Blogen fenomenoa lurbira osora hedatzea.
  • Blogotipoa: Zenbait blogen goiko aldean ager daitekeen irudia. Esaterako: jirafa bat , paper bolaz betetako plater bat , morroi bat neska bat musukatzen...
  • Blogeria: Blogean tai gabe idaztera bultzatzen duen eritasuna.
  • Blogopedia: Blogetan idazteko orduan egiten diren akatsen zuzenketa sistematikoa.
  • Blogoterapia: Esan nahi duzuna esateko balio duen sendagaia. Psikoanalisia baino erruz eragingarriagoa eta, batez ere, askoz merkeagoa.
  • Blogezina: Testu editorearen lauki zuriaren aurrean jarri eta ezer ganorazkorik burura etorri ez idazteko.
  • Blogopatia: Beste blogariak zeri buruz idatziko duten asmatzea beren mezuak irakurri baino lehen.
  • Blogofilia: Idazten ari den bitartean hemen esan ezin daitezkeen zerrikeriak egitea.
  • Blogofobia: Blog hitza entzutean bekainak altxatu eta Bah! esaten dutenena.
  • Blogorrea: Baten faltan , bi edo hiru blogetan idaztea.
  • Blogologia: Blogean blogen gainean jardutea.
  • Metabloglogia: Blogean blogen gainean jardutearen gainean jardutea.

Aurrekoak kontuan izango dituzuelakoan, eta zuen erabakia irrikaz espero dugularik,

Etxepareren,

Leizarragaren eta

Agerre Azpilkuetaren izenean,

Amen.

Izan funtsa!


Jozulin



Nork: jozulin.2005/10/18 13:45:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Agur eta blogore zuri, o Jozulin! >
Txapela kentzeko moduko testua: txaplog!

Nork: Julen.2005/10/18 16:47:00 GMT+2

Blogorrero nagusiak dio: >
Zu bai fenomenoa! Ze parreak!

Nork: Patxi.2005/10/19 01:21:00 GMT+2

1000esker (b)lo(g)reengatik ;-)

Nork: jozulin.2005/10/19 09:16:00 GMT+2

Errenferentziak:

... txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur.   Ikusirik, gorentasun horiek, ez diozuela blogari xalo eta ezdeus honek luzatu zizuen aurreko proposamenari seguraski merezi ez duen erantzuna oraindik eman eta komentzituri...

Erreferentzia: Bigarrenean, aidanez - Baga, biga, bloga! 2006/10/06 11:06:31.084 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.