Poztu gaitezen, hau da egun alaia! Bero da, azkenik, aleluia! Hego haizea, sargoria eta “gaueko” bederatzietan ere oraindik egun argiz. Oihalak atzeraka larruazalaren eguzki eta aire goseak bultzatuta. Ageriko azalaren azalera biderkatuta ikusten dugu eguzkiaren beilegiaren bila. Azala ikusten dugu begiratzen dugulako, jakina. Hau po-poza, hau po-poz handia! Egun alaiak datoz; uda argi, bero eta izerditsua. Ahaztu berogailua; utikan berokiak, mahuka luzeak, pikatzen duten artilezko jertse lodiak. Aska ditzagun besoak, bernak, tirrinak... Gora bihotzak! Gora izerdi koipetsua! Gora Euskalarrua askatuta! Gora!
Eta eskoteak, lagunok; eta eskoteak...
Erantzunak
Nork: Benito.2008/05/06 21:08:55.589 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka
Baina gizonezkook noizko inkorporatuko zarete eranzte modara?
Guri ere gustatzen zaigu-eta bista alaitzea....
Nork: leire.2008/05/07 16:23:24.218 GMT+2
eibar.org/blogak/leire
Zenbat aurpegibako eskote mozkorgarri kalean zehar pasantean...
Nork: jonas.2008/05/08 14:18:52.620 GMT+2
haize hegoa, gau epela, ilargiaren argi...
eta eskoteak bai horixe!!!
Nork: zabala.2008/05/19 23:21:07.895 GMT+2