Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/20 09:16:41.899 GMT+1

Fucking bastard!




Arthur C. Clarkeren irakurle amorratua izan nintzen gazte garaian, idazlea ezaguna da halaber komunikazio sateliteen erabilera bideratu zuen asmakuntzagatik ere.  Buru argidun gizona iruditu zait beti. Aspaldi irakurri nion orduko Aita Saindua gizateriaren arerio nagusitzat zeukala; Juan Paulo II "public enemy number one of mankind" zela, munduan diren txiroei esaten baitzien ugaltzeko eta ugaltzeko eta kondoirik ez erabiltzeko, bide batez. Orduan ez zegoen HIESik.
Sarritan barre ganorabakoak egiten ditugu: -Entzun duzu Beneditoren azkena? Kar, kar, kar... Nago ez dugula asmatzen etsaiaren neurriarekin. Kontua ez da barre egitekoa, ez denez. Joseph Ratzinger aka Benedikto XVI ez da soilik pertsona atzerakoi eta ridikuloa bere soineko-gona zuri eta zapata gorriekin. Gizon hau hiltzailea da, gizon honek hiltzera kondenatzen ditu berarengan itsuki sinesten duten milioika gizarajo, esaten dituen astakeriak existitzen ez den jainko baten berbatzat hartzen dituzten milioika pertsona, esaten baitie -adibidez- kondoiak ez dituela HIESetik babestuko. Hiltzera kondenatzen ditu milioak eta milioiak: gaur egun bizi direnak eta oraindik jaio ez direnak ere. You, fucking bastard!



Nork: Jozulin.2009/03/20 09:16:41.899 GMT+1
Etiketak: erlijioa benedikto aita_saindua | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: ibai.2009/03/20 16:45:05.480 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak