Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/30 14:08:01.322 GMT+2

Gerra

 

Atzoko bonbardaketaren biharamuna da gaur. Atzo, Bernardaren ondoan egon zinen eta, sirenak entzun orduko, gaur ere haren bila ibili zara aterpearen ilunean sartu bezain laster. Atzoko lekuan jesarri nahiko zenuke gaur ere. Bernarda eta eskolako beste lagunak aurrerago daudela esan dizu Marianok beldurra begietan. Aurkitu dituzu lagunak eta elkarrekin eseri zarete. Barrerik ez, ordea, ez badira estuasunak eragindako irri urduriak.

Hasi dira bonbak jausten. Aterpean ere bai, azkenak. Argi dardaratia itzuli denean, ezkerretara begiratu duzu eta ikaraz ikusi duzu Bernardaren aurpegia lurrez beteta dagoela. Eta hautsaren azpian begi geldi itxiak, begi itxi geldiak...

Oraindik ez dakizu, baina zure senarra izango dena Gernika kiskali berriaren hondakinen artean dabil atzoko gauaz gero. Frontean ibilitakoa da gerra hasi denetik, baina, hala ere, zail egiten zaio sinesten ikusten ari dena. Zuri bezala, Bernardaren aurpegi zurbil izoztuari begira ari zarela.

 

Nork: Jozulin.2007/05/30 14:08:01.322 GMT+2
Etiketak: gerra | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Josu:
eskerrik asko zure ekarpena (eta Zabaldu.com-en animoak) egiteagaitik!
Segi horrela, fin eta zuhur!
Nik ekarpen gehiago egiten saiatuko naiz, orduko bizipenak digeritu ditzagun!
Josi

Nork: Josi.2007/06/11 11:16:28.017 GMT+2
http://www.blogari.net/galdakotar

Errenferentziak:

... bat babesleku baten gain-gainean erori eta 14 hil ziren, tartean zenbait ume. Babeslekuan  izeko zegoen eta berak kontatutakoa oinarri idatzi nuena dakarkizuet gaur ere hona:Atzoko bonbardaketaren biharamuna da gaur. Atzo, Bernardaren ondoa...

Erreferentzia: Lekukoak - Baga, biga, bloga! 2009/05/20 12:29:45.931 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak