Ezagutzen dituzu. Traje eta gorbataz beti -egoki da eta zuzen- “zerbait” direlakoan, gizajoak. Gustuko dituzte jatetxe garesti bezain diskretoetako oturuntzak, lan bazkariak, alegia; konpromisozkoak, badakizu. Eta gero putetxera. Zuk eta biok ordaintzen dizkiegu bazkari garestiok. Eta putak, putak ere bai. Mespretxatzen (*) zaituzte, irakurle, zuk haiek beste. Ez; oker nabil, zuk haiek baino gehiago, zati bat gehiago.
Larritasuneraino perfumaturiko arima
erakutsiz, igande goizean Meza Nagusira joango dira emazte eta seme-alabak
inguruan dituztela.
____________________________________________________
(*) Mespretxatu aditza hautatu dut; baduzue, ordea, aukera zabala beste ordezko bat nahi izanez gero:
despreciar vt.
· 1 mespretxatu, arbuiatu, erdeinatu, gutxietsi, nardatu, apaletsi, oinperatu
· 2 desestimar: gaitzetsi, aintzat ez hartu
· 3 injuriar, deshonrar: laidotu, iraindu, deshoratu
·
4 rechazar: iraitzi,
ezetsi
Erantzunak
nungua zea? erantzun mesedez
Nork: joxean.2006/06/19 21:13:18.306 GMT+2
nungua zea? erantzun mesedez
Nork: joxean.2006/06/19 21:13:24.383 GMT+2
Nork: jonas.2006/06/20 18:33:26.180 GMT+2
Bide batez, Galdakaokoa naiz.
Nork: Jozulin.2006/06/21 21:24:40.521 GMT+2