Hiru proposamen (Iturri style):
Baga
Diskarik apenas erosten dudan aspaldi honetan,
zuek bezala beharbada. Salbuespena egin dut duela gutxi. Ahal eta nahi baduzue
erosi diska hau. Ez galdetu zergatik, baina nik morroi honekin konektatu egiten
dut. Aspalditik egiten duen musikak eta, batez ere, egiten dituen moldaketek
sorgindu egiten naute, iruditzen baitzaizkit ikaragarri modernoak. Eta
hipnotikoak ere bai. Berea da musika eta testu ederra dituen kanta honen
moldaketa zoragarria. Liburu CD honetan aurki dezakezue. Mikel Errazkin beste arlo batean
ere da eredugarria: gaixotasuna garaitzen eta sufrimendua musika bihurtzen. Baina baina bat: web gunea erdaraz dago.
Biga
Erosi dudan bigarren diskoa aurten utzi
gaituen Michael Brecker saxofoijole estatubatuarraren Pilgrimage diskoa. Ez dut
oraindik eskuratu, postaz baitator. Hemen duzue diska grabatu bitarteko bideoa hil baino bost hilabete eskas lehenago;
azkenean, ikusiko duzue Michael agur esaten, betiko. Hezur-muineko minbiziak
jota, gaitzak laga zion hobealdi batean grabatu zuen diskoa.
Ileak lazteko
moduko balada bat entzun nahi baduzue, jarri e-mandoa lanean eta bilatu ezazue
jada urte batzuk dituen hau, izena ere iradokigarria: The cost of living. Bestela, hemen entzun dezakezue. On egin.
Higa
Hirugarrena ez da diska bat: astelehenean, Gasteizen, Mendizorrotzan, proposamen ausarta eta desberdina. Denak bertokoak: Hasier Oleaga Quartet, Victor de Diego, Juan de Diego –de Diego brothers, alegia- eta haiekin nor eta Jainkoa bera. Ulertuko duzuenez, ezin galdu emanaldia. Gustua baduzue, bertan ikusiko dugu elkar.
Erantzunak
Niri ere gustatzen zait egiten duena eta atzo Argiñetan izan zen, musikareren barruan. Fenomeno egon zen! leku ona, eguraldi ezinobea et 500 lagun inguru ikusten. Formatua bikaina Piris bikotekide duela. Ausarta bikote lana ere, baina emankorra zuzenean.
Astelehenean ez dakit zer egingo duen, baina zaila izango da hobetzea. Kontatuko diguzu ze txarrik nekez egingo du... :-)
Nork: Iban Arantzabal.2007/07/14 17:18:44.370 GMT+2
http://www.espaloia.com
Ni ere Ruperzalea naiz eta asmoa dut uda honetan emanaldiren bat edo beste ikusteko. Pena ezin dudala Gasteizera joan astelehenean. Nonbaiten irakurri nuen abuztu amaieran Hondarribian egongo dela eta, ahal badut, bertaratuko naiz.
Diskoak erostearena: nik jarraitzen dut diskoak erosten. Betiko martxan, gutxi gorabehera (bakoitzak egin dezala nahi duena). Aste honetan erosi ditut Serge Gainsbourg-en zenbait disko (artista donostiar bat ari da euskaraz prestatzen Gainsbourg-en kantetan oinarrituriko diskoa; kolaborazio ezagunak ditu eta entzun dutenek ondo geratuko dela diote), Charlotte bere alabaren beste bat, Françoise Hardy-ren diskografia esentziala (CD batean) eta Henri Salvador, bizirik dagoen crooner frantsesaren azkenetakoa.
Aio, BBB.
Nork: iturri.2007/07/15 22:55:54.311 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Aupa Iban (eta Iturri)
Jainkoarekiko debozioa konpartitzen dut berarekin eta izena ere bai, baina beste Josu bati entzungo zenion “Bernardo dabiltza”,“Berandu dabiltza” kantaren bertsioa: Josu Martinez, Olegario Makarrovski handia, aspaldion Olegario Notfound izenez ezagunagoa. Hemen entzun beharko zenuke abestia, baina baliteke ezetz, castpost noiz ibiliko den eta noiz ez misterioa baita. Nik, “37 galdera mugaz bastalde dudan kontaktu bakarrari”ren bertsio bat idatzi nuen eta ez nuke sekula kantatuko, ezta komunean ere. Bestalde, Olegariok ez daukan zerbait daukat nik: Jainkoaren autografo bat.
Nork: Jozulin.2007/07/16 01:55:32.994 GMT+2