Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/09/09 10:56:00 GMT+2

Ideia lehiaketa
























Gaur, lehiaketa. Lehiaketa eta saria, sari ederra. Irakurri arretaz:

Ongi etorri “Hamaika ikusteko jaio ginen,... baina hamabi ere ikusiko ditugu martxa honetan” lehiaketara! Prest lehiakideok? Honatx galdera:

Jarraian dauzkazuenen artean, zein lekutan EZ zenukete inoiz ere jarriko irudietan ikusten duzuena bezalako dorre elektrikoa?

Erantzun posibleak hauexek dituzu:

  • a) Ospitalean, kirofanoaren erdian?

  • b) Gernikako piper labeldunez gainezka dagoen ortu batean?

  • c) Bilboko Gran Viaren erdian?

  • d) Guggenheimen gainean?

  • e) Gorbeiako larran, erdian dagoen akerraren ordez?

  • f) Arduradunen baten sukaldearen erdian?

Ala...................

  • g) Ehunka umek (beren guraso eta aiton-amonekin) egunero-egunero bi, hiru edo lau aldiz erabili behar duten espaloi baten erdian, erdi-erdian ?

Erantzun zuzena asmatzen dutenen artean blog berri honen administrazioa zozketatuko dugu; beraz, irabazle suertatzen bazara, erabiltzaile izena eta pasahitza emango dizugu eta, ale! baduzu zeure bloga!



Nork: jozulin.2005/09/09 10:56:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Akojonantea, Jozu, >ez neukan horren barri.
>Igual apropos instalau dabe jaietarako, ez dakit... esate baterako, tirolina bat ipinteko Egiatik Galdakoraino. Ze txupi!!Akojonantea, Jozu, >ez neukan horren barri.
>Igual apropos instalau dabe jaietarako, ez dakit... esate baterako, tirolina bat ipinteko Egiatik Galdakoraino. Ze txupi!!

Nork: .2006/02/03 15:54:38.783 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak