Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/20 16:54:28.561 GMT+1

Jainkoa etxe ondoan


Gutxitan etortzen da Jainkoa norbere etxera; bueno, etxetik metro batzuetara, ez dezagun esajeratu. Ostegun honetan agertuko zaigu alkandora beltzez, edo agian gorriz. Badakizkigun kontuak ekarriko dizkigu, ehunka aldiz entzun baititugu; ezagunak izanagatik ere, isil-isilik edo ahapeka errezitatuz, gustura entzungo ditugu berriro han izanik hemen ere baden poeta handiaren istorioak:  Aral itsasoaren ertzean bizi den neskak entzungo ez duen kantua, euren arteko ahulena jateko prest dauden lera-txakur begiurdinen balada edo Albert Einsteinek zergatik erakusten digun mihia, mihi hori...

Baina uste dut “Bernardo Atxagaren kantu luze bezain profetikoa beste baterako utziko duela, agian Tenpluan hurrengoan...

 

 

Nork: Jozulin.2007/11/20 16:54:28.561 GMT+1
Etiketak: musika ruper | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Suerte zurea “Jainko” bat duzulako. Gatxago da bizitzan ez jainko, ez errege, ez aberri ezta jaberik ez dugunontzat. Dirua da gure morrontza bakarra.

Gure baduzu, hemen dago (30 minutukoa) atzo egin zioten elkarrizketa Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan Ruperi:

 
 http://www.eitb.com/archivos/mp3/ruper_071121.mp3

Nork: Martin Larralde.2007/11/22 11:40:00.305 GMT+1

Itzuli zara Martin Larralde; hortaz, arantzak barrurantz itzuliak izango dituzu, sagarroia lez. Eskerrik asko elkarrizketarako loturagatik. Zeuretzat, ordainetan, opari hau, bero-beroa, egin berria.

Nork: Jozulin.2007/11/23 17:16:19.823 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.