Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/01/23 19:15:35.136 GMT+1

Jozulin dut nick (The making of)


Aurreko igandean hitzordua geneukan Amaraunerako Bizkaia Trio-kook (Gorriti, Ben - Ito eta servidora). Baina amaitu ostean pintxopote beharrean Joxe eta Nickdutnikekoekin geratuta nengoen ez dakidalako ezetz esaten. Tira eta beste arrazoi batengatik: Zein blogariri ez zaio bere zilborrari blogari buruz hitz egitea gustatzen, ein?
Eitb-ren egoitzara hurbiltzen ari nintzela Keops-en Piramidearen  San Mames Barriaren lanetarako sarreran ezer onik iradokitzen ez zidan mezu batekin egin nuen topo:

Beraz, ohi baino urduriago elkartu nintzen Benitorekin eta arin baten heldu zitzaigun Patxi bila. Joxe saioa hastear zegoela heldu zen praketako gerrikoa eskuan eta arnas-estuka. Hitzez-hitz. <txantxa> Benito eta biok oso errespetuosoak gara eta ez genion galdetu zergatik, bakoitzak nahi duena egiten du bere bizitzarekin; zerbait esan zuen ahapeka segurataren batekin izan zuen arazoaz...</txantxa>

Saioa hemen entzun dezakezue.

Eta saioaren ostean grabatu genuen elkarrizketa; eskerrak eman behar dizkiet Ruben, Cristina eta Joxeri berbaz gustura aritzeko giroa sortzea ez delako erraza izango eta lortu egin zutelako, luze ibili baikinen honetaz eta hartaz.

Grabatutakoa arratsalde hartan bertan editatuko zutela esan zuten eta, egia esan, artista handien moduan editatu zuten. Zuek esan, hemen emaitza:



Eta autobonbo mezu hau amaitzeko esan dezagun zerbait hartzera joan ginela gero. Eta dena esatearren esan dezagun Joxek eta Cristinak zuritoa edan zutela, Rubenek kafesnea, "crusán"-ik eskatzera ez baitzen ausartu, eta servidorak kriantza bat, horretarako ordua ere bazen eta.



P.S.: 3D teknika erabili nahi zutela esan zidaten, baina nik ezetz, sudur oker honekin ikusleen artean zaurituak egon zitezkeela-eta... ;-)

P.S.(2): Entzun duzue ze goxo esaten duen Arantzak "morenito de zamakoa"? Ains!




Nork: Jozulin.2011/01/23 19:15:35.136 GMT+1
Etiketak: joxe amarauna benito nickdutnik jozulin autobonbing | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso ondo urten zeban, Josu! Ia hurrenguak be holakuak diran :-)

Nork: leire .2011/01/23 20:37:35.677 GMT+1
eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak