Jozulin Martera doa, Galdakaotik Galdakaora. Eta ez da txantxa. Berriki jakin dugu ura gaur egun isuri dela Marten eta orain ardoa edo garagardoa bertaratzea izango da erronka. Marten sekulako ilunsentiak ikusteko aukera izango dut eta bidean noala agian utziko didate geldialdi bat egin eta osteratxua egitera irteten.
Behin hara helduta, lehen lana gaztetako
irakurketetan amestutako parajeetan zehar ibiliko nintzateke: Valles Marineris, Port Lowell, Schiaparelli... Olympus
Mons-en gainetik egingo nuke
hegalditxo bat...
Baina ez nuke bakarrik egon nahi. Ez zarete
animatzen? Pentsa, planeta oso bat guretzat... planeta gorri bat gainera.
Espediziokide eta Marteko Galdakoztar izan nahi baduzue, otsailaren 1era arte hemen duzue aukera
izena emateko. Ez dizue inork inoiz martziano deitu? Orain duzue benetako
martzianoa izateko aukera! Martziano galdakoztarra, hori bai.
Zuek ez zenuten astronauta izan nahi txikitan, ala?
Erantzunak
Nork: i eme.2007/01/14 13:57:41.898 GMT+1
http://ieme.wordpress.com