Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/07/26 16:24:00 GMT+2

Jozulin oporretara doa


Tira ba lagunok, ez da inbiria emateagatik baina laster Mediterraneo aldera noa eguzkitan baino, gerizpetan tripaz gora etzatera. Imagina nazazue leku lasai batean pinu baten azpian, garagardoa edo gin-tonika (orduaren arabera) alboan, eta inguruan egunkariak, aldizkariak, liburuak eta lagunak. Txarrago ere egon liteke. Aguantatzen badut ez naiz luzaroan paratuko ordenadore baten aurrean eta ikusten baduzue Mediterraneoko herritxoren batean morroi bat, “pen-drive”a esku dardartietan, yonki aurpegiaz ciber-caféren baten bila, neu izango naiz, egon ziur.

Ale familia! Ba ondo ibili, gitxi gastau eta bueltak amari. Ez aiztu gabaz jertsetxua ifintea gabeko freskureagaz hotzitu ein ahal zarie eta; kontuz kotxeagaz, ez ibili arineketan eta edanda hortik zehar kotxean urtetan zarienean... Bueno mozollos, bueltararte! Egongo gatxink!




Nork: jozulin.2005/07/26 16:24:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Oporretara" ala "oporretan", irakasle jauna? :)(galdera baino ez da...)ondo ibili!

Nork: Anonymous.2005/07/26 22:19:00 GMT+2

Iep! >
Oin bi egun bukau nebazan nire oporrak. Oin zuri toketan jatzu. Gozatu!

Nork: Nahikari.2005/07/29 11:56:00 GMT+2

Daukazun planarekin ez dizut esango moreno etortzeko, baina tira. >Ondo-ondo pasa eta kontuz pendrive-arekin, ea inork laban batekin nahasten duen eta disgustoa dugun!!Daukazun planarekin ez dizut esango moreno etortzeko, baina tira. >Ondo-ondo pasa eta kontuz pendrive-arekin, ea inork laban batekin nahasten duen eta disgustoa dugun!!

Nork: .2006/02/03 15:54:38.642 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak