Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/07/14 20:04:52.861 GMT+2

Jozulin oporretara doa


Lagun maiteok:

Buf, buf, buf! Lanean baino estresatuago oporretan, eta ez bakarrik oraintxe bertan aspiradora (*) pasatzen nabilelako izerdi patsetan. Sustatu CS-ko kronika ere idazteko alpertuta, oportuta... Beste batzuek idatzi dute neuk egin nezakeen baino hobeto: Sustatuko Luistxo eta Josu Mendi-so-cutek, Ibanek bertatik, Leirek eta nire idoloak ere bai (piropo eta guzti, gainera).

Aurten baina, ez zaituztet bakarrik lagako oporretan. Bihartik aurrera eta egun guzti guzti guztietan (teknikak ez badu hutsik egiten, behintzat) esaera apokrifo bat izango duzue irakurgai.  Marketin apur bat eginez:


>>> Optimizatu zeure uda!


>>> Egunean-egunean esaera zabarrak eta astotitzak!


>>> Egun guztietan desberdinak!


>>> Bisitatu egunero Baga, biga, bloga! eta

gozatu esaera zabarren eta astotitzen

jakinduria jarioaz!



Ondo pasa uda, lagunok!

Maite zaituzte,


Jozulin



(*) Aspiradora jarri dut, eta ez xurgagailu. Azken hitz honi konnotazio sexuala topatu diot beti, ez dakit zergatik...




Nork: Jozulin.2009/07/14 20:04:52.861 GMT+2
Etiketak: astotitzak oporrak sustatu esaera_zabarrak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ondo-ondo pasa, fenomeno! A ze inbidia, noiz etorriko da abuztua?!?

Nork: Joxe.2009/07/15 11:07:28.238 GMT+2
http://www.teknopata.net

Bua, bua, bua!!!!!! Negarrez nago!!!!! Hamentxe biharrian!!!!!! Buaa!!!! Snif, snif, snif!!!!!!!!Zelako enbidixia!!!!
Ondo pasa, mahaspasa!

Nork: leire.2009/07/15 13:13:57.635 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Jozu, Hau po... hau po-po... hau po-poz handia! Jozulinen astotitzak egunero irakurriko ditut! ;-)

Nork: Patxi.2009/07/16 00:45:49.261 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak