Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/12 21:50:19.194 GMT+1

Kontainerra



Aspaldi jarraitzen nuen Joxeren Farozaina edo Benitoren Atoan -eta Atoan bis-. Nik ere egin nuen aspaldi esperimentutxo bat inora joan ez zena. Baina aurrekoan inbiria (kotxina) apur bat sentitu nuen Haritzen Konektikat supertxuloa ikusi nuenean. Eta hemen naukazue Jozulinen kontainerra aurkezten. Helbide propioa izango du Tumblr-en, baina teknikaren misterioei esker hor eskumako albo-zutabean ere aurkitu ahal duzue. Hortik zehar topatutakoarekin beteko dut kontainerra, ez baitut gustuko ezer ere botatzea. Kontainerraren barruan ondo datorkizuen zer edo zer aurkituz gero, hartu beldur barik eta eroan, neuk ordaindutako prezioan utziko dizuet-eta.



Nork: Jozulin.2009/01/12 21:50:19.194 GMT+1
Etiketak: tumblr mikroblogak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Nork esan du inbidia gauza txarra dela? Sexuaz berdina esaten duenak, seguru.

Nork: Benito.2009/01/12 23:16:41.914 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Iepa Jozulin!
Eskerrik asko loreengatik ;) Zuri ere ederra geratu zaizu tunbleloga! Egia esateko, niretzako oso irtenbide egokia izan da, frexkura gehiagorekin, dinamikoago, argitaratzea ahalbidetzen baitit.
Segi hortan!


Nork: haritz.2009/01/14 00:18:45.197 GMT+1
http://konektikat.com

Benito: Nik sexuaz ez dut kexarik, soberan daukat-eta ;-)

Haritz: Segi Konektikatzen!

Nork: Jozulin.2009/01/15 21:39:12.511 GMT+1

Aspaldiko!
Jo, nik be "culo veo, culo quiero" hórretakua naiz. Eta zuria ikusi, sartu, kontua sortu eta banabil zeozertan!
Gustatzen jata, topautako edozer, edo egunak emoten dabena emonda, bertan kolokatzia.
Hori bai, ni ez naiz hain abilla eta linka biño ezin izan dot jarri. Aztetu biharko dot zelan egin!
Oin propagandia: Txargaingo tontorretik dakusat izen pedantia ipiñi netsan, baiña gustora nago!
Segi gauza barrixak deskubritzen, holan nik kopixau egingo detsut! Betidanik eibartarrak egiñ izan dogun moduan!

















Nork: leire.2009/01/25 15:40:50.028 GMT+1
eibar.org/blogak/leire

Epa Leire. Hasieran Tumblr-ek berak ematen zuen aukera erabili nuen Kontainerra enbotatzeko, baina Benito eta Haritzi esker deskubritu nuen embedit, horrela dago orain. Politago nik uste.

Nork: Jozulin.2009/01/27 19:47:24.662 GMT+1

Errenferentziak:

... arazoen auzia, eta horren berri zabaltzearen inguruko eztabaida etikoa. Microbloggingaren inguruko komentarioak, Jozulinek bere blogean Kontainerraren inguruan argitaratutako mezua dela eta. Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2009/01/18 2009/01/18 22:03:36.923 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.



The Out Campaign: Scarlet Letter of Atheism

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak