Lagun hori:
Ezagutzen nauzu, nirekin gurutzatzen zara goizero lanerako bidean edo lankide zaitut edo parrandakide. Baliteke elkarren ondoan edo ondotik ibiltzea, edo egotea.
Izan zaitezke... izan zaitezke... Berdin da nor zaren, kontua da letra hauek irakurtzen ari zarela, irakurtzen dituzula tarteka, eta ez didazula inoiz esan zer iruditzen zaizkizun, begitantziño merke hauek iritzi edo zirrararik sortu dizuten. Euskaldunok hain gara... hain gara... hain gara sartzen geure oskola barruan...
Baina esan nahi dizut ez duela ardura, benetan; ez didazu ezer esan behar. Ez dakizu, lagun, ze po-po, ze po-poz handia den letratxu hauek irakurtzen dituzula jakitea. Izan ere, zeuretzat dira; zuk irakurriko ez bazenitu zertarako idatziko nituzke, ba?
Eskerrik asko idazten dudana irakurtzen duzulako. Berdin da ezer esaten ez badidazu, gu bion sekretua izango da.
Beti zurea,
Jozulin
Erantzunak
Nork: jonas.2006/11/24 23:55:28.017 GMT+1