Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/28

Mantxeta berria, oparia eta blog berria.

1.- Argazkia mantxetan:

Semearen laguntzaz egindakoa, ez didazue esango ez dela polita. Ba hori, hemendik aurrera Marten biziko naiz. Bide batez, hona hemen Galdakaoko argazkirik politena. Sarean bila eta bila nenbilela Euskal Herriko beste herri baten izena topatu dut Martitzeko kraterren artean: Deba, baina Nigeriakoa.

 2.- Oparia:

Baten batek oparia irakurri eta ez dakit zer esperoko zuen baina hona hemen duela bizpahiru urteko egun ganorabako batean egin nuena:


Powered by Castpost

3.- Nire anaia bikiaren bloga. Blogpaganda piska bat:

Nire anaia bikiak  bloga zabaldu duela eta nola ez diot ba aurkezpen bat egingo nirean!  Blog berezia da anaiarena, lehenengo eta behin bloga duenik ez dakielako... Bere buruan - ez baitu garbitzen, aspaldi- bizi diren lau zorrien elkarrizketak dira blogean argitaratzen direnak. Gauez, aukera daukatenean, zorriak Gumersindoren (Gumer deitu ahal diozue, gustuko du-eta) burua utzi eta ordenagailu aurrean paratzen dira egunean ikusitakoa mundu zabalari haizatzeko. Gumersindok suediarrarena egiten du, erran nahi baita utzi egiten diela denborapasa semi-intelektual honetan aritzen, azken batean maite baititu intsektu anopluru malofagook. Zorriok, beren izaera basa eta hezigaitzari dagokion bezala, libre mintzo dira eta, egia aitortze aldera, ez dute estilo landurik erakusten. Euren artean bada, ordea,  esaterako, Volgako Batelarien bloga irakurtzen saiatzen denik, bere kultura urria zabaltzeko ahalegin (egia aitortze aldera) hutsalean, Gumersindoren buruko talaiatik begiratzen duelarik ordenagailuaren pantailara.

Pasa zaitezte noizean behin Gumersindoren blogetik, ez dakizue ze ilusio egiten dien zorriei.

 

 

Nork: Jozulin.2006/03/28
Etiketak: gumersindo oparia mantxeta-berria | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Nork: Luistxo.2006/03/28 17:00:24.240 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu

Nork: Eneko.2006/03/28 17:02:06.346 GMT+2

Nork: erral.2006/03/29 08:11:50.322 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/erral

Errenferentziak:

...ru urte, gogorik ez ospakizunetarako, parentesi betean geunden eta.Duela lau urte, lehen urtea!.Eta aurten... urteurrena ahaztu! Baina oporret...

Erreferentzia: Nobedade barriek dodaz bai nik - Baga, biga, bloga! 2010/04/05 23:35:45.181 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak