Borroka armatuaren bertsio klasikoan, erakunde armatu batek ekintzen bidez Estatuaren erreakzioa behartzea zen kontua; horrela, Estatuaren kontradikzioak agerian geratuko zitzaizkion herriari eta ulertuko zuen, azkenik, Estatuaren benetako izaera zapaltzailea.
Nago, bizi garen mundu nahasi eta aldrebes honetan, eskema hori irauli egin dela erabat: Estatuak behartzen du bestearengan erreakzioa. Eta horrela –halaxe ikusten dut nik, behintzat- Estatuak menperatzen du, Estatuak aukeratzen du erakunde armatuaren taktika eta estrategia behartzen; Estatuak darabil hara eta hona unean uneko interesen arabera, txotxongilo zoro baten gisara.
Eta, benetan, Martera joateko gogoa etortzen zait holakoetan...
Erantzunak
Nork: jonas.2007/10/14 22:04:55.619 GMT+2