Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/24 13:33:43.969 GMT+2

Nire ondasun guztiak

Kontatzen du amak gerra garaian etxea utzi behar izan zutela egun batetik bestera. Deustura joan ziren senideko baten etxera, ustez egun batzuetarako. Seguruago egongo omen ziren han, gerran seguruago egoterik balego. Eta kortan zeukaten bigantxa ezin berekin eraman, Deustun ez omen zeukaten lekurik eta kortan utzi zuten, jan eta lasto ugari bere inguruan. Egun batzuk baino ez ziren izango.

Egunak aste bihurtu ziren eta asteak zenbait hilabete. Itzuli zirenean bigantxa oraindik kortan zegoen, laga zuten lekuan, goseak hilda baina.

Pasadizo hau gogoratu nuen aurreko batean dut gaur txikiteoan genbiltzala. Taberna batean (*) telebista piztuta zegoen eta bertan auskalo nongo gerratik ihesi zihoan jendea, beren ondasunak gurdi batean, ilada tristea osatuz, etxea atzean utzita.

Konturatu naiz nire ondasunak ez liratekeela gurdi batean sartuko, are gutxiago familia osoarenak, eta zerbait baino gehiago utzi beharko nukeela gerragatik-edo une batetik bestera etxea laga behar banu. Zer utzi? Zer eraman? Une hori irudikatzeak ilea laztu egin dit. Ikusten al duzu zeure burua eraman dezakezuna gurdiratzen eta, atzera begiratu gabe -edo begiratuta, are txarrago- etxetik, herritik, alde egiten (i)noiz itzuliko zaren jakin gabe? Hotzikara.

 

(*) Taberna guztietan zegoen piztuta telebista, soinua kenduta, hori bai. Baina honetaz eta jartzen duten musika ratoneroaz beste batean hitzegingo dugu.

Nork: Jozulin.2006/05/24 13:33:43.969 GMT+2
Etiketak: gerra telebista ondasunak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nere zorroa txikia izango zan. Argazkiak. Beste guztiak ez lidake aparteko penarik emango.

Alde egin beharrak berriz...

Ipui bat datorkit gogora: dana galtzen du buruzagiak batailan: familia, ondasunak...

- zer geratzen zait? - dio etsita soldaduak.

- Zeu geratzen zera nagusi. Zeu!. -  diotso zerbitzariak.

 

 

Nork: Patxi.2006/05/31 09:10:11.479 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Gauza asko izan arren, denak garrantzitsuak direla iruditu arren, gauzak bere lekuan jartzeko ariketa ezin hobea izan daiteke.

Behin batean, beste herrialde batera ezkondu zen emakume bati ama bapatean hil zitzaion eta amaren etxera sartu zenean familiren historia guztia ikusi zuen etxe hartan. Luzaro negar batean egon ondoren etxetik irten zen eta etxea saltzeko jagindua eman zuen, eskuan maleta txiki-txiki bat baino ez zuelarik.

Ez dut ezer behar, buruan dut behar dudan guztia.

Nork: 4ra.2006/05/31 13:25:22.068 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.