Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/17 20:25:03.877 GMT+1

Pale blue dot


Voyager 2  espazio zundak Neptuno utzi eta Eguzki sistemaren muga zeharkatzekotan zegoela biratu egin zen Lurrari azken argazkia ateratzeko. 4.500 milioi kilometrotik honako argazkia atera zuen Voyager 2ak, puntu urdin argi bat:

 


Carl Saganek honela deskribatzen du argazkia:

"Arrakasta izan genuen argazki hau atera genuenean. Eta ikusten duzunean puntu bat ikusten duzu. Hori “hemen” da. Hori “etxea” da. Hori “gu” da. Eta hor dira maite dituzun guztiak, ezagutzen dituzun guztiak, inoiz ikusi dituzun guztiak, izan den gizaki oro, bizi izan den oro. Gure poz eta nekeen batura, milaka erlijio sinisberena, ideologia eta doktrina ekonomikoena, ehiztari-biltzaile bakoitza, heroi bakoitza, koldar bakoitza, zibilizazioaren sortzaile eta suntsitzaile bakoitza, errege bakoitza eta nekazari bakoitza, bikote maitemindu bakoitza, aita eta ama bakoitza, haur itxaropentsu bakoitza, asmatzaile eta esploradorea, moral irakasle bakoitza, politikari ustel bakoitza, “superstar” bakoitza, “gidari izpiritual” bakoitza, santu bakoitza eta pekatari bakoitza. Gure espezieko bakoitza hortxe bizi izan da, eguzki errainu baten gainean pausatutako hauts ale horretan."

 

Honezkero Voyager 2 untzia urrun dago, oso urrun: 12.566.221.138 kilometrora eta oraindik ere bialtzen dizkigu bisitatzen dituen espazio izoztuko lekuetako datuak. 2030 urtera arte transmititzen jarraituko omen du.

Amaitzeko, Carl Saganen beste esaldi bat:


"Zenbaitetan sinistuta nago badela bizirik beste planeta batzuetan; beste zenbaitetan sinistuta nago ezetz. Edozein kasutan ondorioa harrigarria da."

 

Nork: Jozulin.2007/03/17 20:25:03.877 GMT+1
Etiketak: harridura espazioa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

la vie  et'plus belle  atan  avie  meux alore  an france  ou   en maroc

 

Nork: khan.2008/03/26 16:42:07.682 GMT+1
khan

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.