Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/04 13:09:09.248 GMT+1

Pentsatzen jarrita... (XI): desastre hutsa naiz



Zorrak kitaezinak direla zioen baten batek eta arrazoirik ez zitzaion falta. Dena dela ere, ahalegindu egin beharko dut ze, pentsatzen jarrita, nireak ez dauka izenik, ez dauka barkamenik: desastre hutsa naiz. Hemen idatzitakoetan erantzun mordoa: batzuk mezuei datuak eransteko, beste batzuk iritzia emateko, zabaltzeko, loreak botatzeko... Eta ni, mukur isila, inori erantzun barik, eskertu barik, erantzunetan agertu barik.
Enfin, desastre honen partez eta berandu bada ere, eskerrik asko Josu, Jaio, Julen, Marti(n), Iturri, Txadonak, Patxi (Trap), Patxi (Land), Benito, Leire, Nahikari, Joxe, Iban, Ricardo, Jabi, Borja, Oier, Edurne, Ibai, Indezent... eta beste hainbesteri.

Bi milioi esker.

Eta baten bat ahaztu bazait, hari lau milioi esker.
 
 

 

Nork: Jozulin.2009/12/04 13:09:09.248 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zortzi milioi esker zuri orduan. Ahalegin handiena lehenengo mezua botatzea da, erantzunak berez datoz gero.

Nork: Benito.2009/12/04 13:59:29.506 GMT+1
http://karrajua.org

Guztiz ados Benitorekin. Beste zortzi milioi esker zuri, Jozulin!

Nork: Ricardo.2009/12/04 23:42:18.776 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia

Ni bai batzutan lehor samarra ematen zuela Jozulinek... baina keba! Tarteka holako gauza polittak idazten dizkiguzu, gainera. Eta bai, gu ere horrelakoengatik eta bestelakoengatik zeuri ere eskerrak emateko moduan gaude

Nork: jaio.2009/12/05 11:13:45.965 GMT+1

Hemen gaude eta poztutzen naiz, eta ziur zure ama ere bai.

Nork: patxi land.2009/12/07 19:07:17.436 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Falta zitzaiguna... Ni pozik idazten jarraitzen badozu! Eskerrik asko zeuri!

Nork: Nahikari.2009/12/08 13:02:36.125 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik



Lagunak ditut. Lagun handiak. Eta pozik nago: (^_^)

Nork: Jozulin.2009/12/10 19:41:37.607 GMT+1

Eskerrak, infinituak! Izateko oso modu euskalduna, Josu: sikutasuna!
Kanpotik hotz, barrutik bero!
Bada lagunak ondo tratatzia kritikatzen dabenik, laguntxuen lagun izatia mespretxatzen, baiña badakigu zure kasuan ez dala holan!
Disfrutau oporrak eta urte barrigon!
Laztan bat eta gorantziak daonori!

Nork: leire.2009/12/23 10:08:01.801 GMT+1
eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.



Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak