Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/10 13:21:44.370 GMT+1

Pentsatzen jarrita...( XI ): Ukendua ukondoan edo Adinarekin pitzatzen gara




Pentsatzen jarrita... adinean aurrera joatea erabili behar dugun ukendu kopuruaren arabera neur daiteke. Behin berrogeiak aspaldi atzean utzita, izugarri hazten da gorputzean sakabanatu beharreko krema multzoa: ukondoetako erroitzetarako baltsamoa, eskuetako arrakaletarako ukendu norvegiarra, buruko soilgunea babesteko gantzua... Eta gaitzerdi, ez badugu erabili behar ixilean sufritzeari uzteko beste hura.
Adinarekin pitzatu egiten garela, alegia. Eta zentzu baten baino gehiagotan, gainera.

To, asteazken ganorabakoa!



Nork: Jozulin.2010/02/10 13:21:44.370 GMT+1
Etiketak: adina umorea pentsatzen_jarrita | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

iep!!!

mesedetxo bat,

aspaldi batean gomendatu huan jazzeko baxu jotzailea bat,
bere abesti batek harrapatuta heukana...

ibili nauk mezu haren bila, baina ez diat lortu, zein zuan?

eskerrik asko!

Nork: imanol.2010/02/16 13:57:36.862 GMT+1


Hemen duk esteka Imanol. Baxu jotzailea, Avishai Cohen.

http://www.blogak.com/jozulin/plazerraz-bi-hitz

Nork: Jozulin.2010/02/16 18:03:29.535 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak