2010/08/31 16:49:09.863 GMT+2
Pentsatzen jarrita... (XIV): Total, un desastre
Pentsatzen jarrita... euskara galtzen denean -galduko da, ez egin zalantzarik- euskaldunon erruz izango da. Ze, klaro, euskaldun zaharrek ez dute euskaraz egiten Francoren garaian -eta Primo de Riverarenean ere bai, jakina- euskara debekatuta zegoen eta baserritar ezjakinen kontua zenez, inork ez zuen hala agertu nahi eta blablabla...
Euskaldun berriek, bestalde, ikasi egin dute, nagusitan askok, eta klaro, lanean egingo dute baina gero etxe barruan eta lagun artean... beste kontu bat da hori eta abar, eta abar...
Eta euskaldunzahar berriok -edo euskaldunberri zaharrok- bitartean, egiten dugu un mordollo todo nahastau, medio en castellano y medio en euskera, que nadie sabe zer den. Y cada vez metemos más erdera euskaraz gabiltzanean.
Total, un desastre.
Eta "en castellano" edo "en erdera" esaten dugu "en español" ari garela geure buruari aitortu ezinik.
Baina berdin da, euskara galtzen denean ere, Europako sudur handienen herria izaten jarraituko dugu.
Kataluniatik etorrita, hizkuntz-inbiriak jota, barkatuko didazue purrustada.
Nork: Jozulin.2010/08/31 16:49:09.863 GMT+2
Etiketak:
euskara
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: asier.2010/08/31 18:19:00.432 GMT+2
http://eibar.org/blogak/sarasua
(Euskaldun gazte bat uzkie joten...)
Nork: Txadonak.2010/08/31 22:45:04.958 GMT+2
Euskara galduko danean be... Europako pintxorik emoten segiduko dogu.
PS Oso ona euskaldunzahar barri eta euskaldunbarri zaharrena.
Nork: patxi lurra.2010/09/02 17:29:21.429 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Nork: Benito.2010/09/04 12:33:41.259 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka