Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/01/22 15:08:28.047 GMT+1

Pentsatzen jarrita...(XVII): Alarma, alarma!!


Pentsatzen jarrita... hotza neguan ez genuke albiste izan beharko; beroa udan beste-edo. Baina hor dituzu, hasieran alarma gorria albiste zelarik, orain alarma horia notizia. Eta laster, gu konturatzerako, alarma berdea izango da berri eta esango digute ez duela behar besteko hotzik egingo neguan. Eta udaren bihotzean ere alarma berdea, ez baita bero nahikorik izango.
Harik eta azkenean alarma horia piztuko den arte, edo gorria hobeto: Kontuz, negu honetan hotza espero da, tarteka elurra ere egin dezakeelarik. Kasu, udan beroa espero da, eta noizean behin sargoria.
Eta alarmatu egingo gara orduan, eta esan: -Ba zen garaia, a ze lasaitua hartu dudan alarmatu naizenean!



Nork: Jozulin.2011/01/22 15:08:28.047 GMT+1
Etiketak: eguraldia pentsatzen_jarrita | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta udan berua. Eta udazkenian haizia. Ointxe edurra be notizixa izango da.... Zenbat teleberri betetzen deskuen eguraldiz, benetako barrixak ez emotiarren. Eguraldixa, ostian bizkor-bizkor politika, kronika baltza luuuze, mundua miñutu baten, barri bitxiak ordu larenian. Kirolak-kirolak-kirolak-kirolak. Eta atzera be eguraldixa. Danok pozik ohera!

Nork: leire .2011/01/23 11:24:14.421 GMT+1
eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak