Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/04 14:30:44.975 GMT+2

Peter-en printzipioa




Peter-en printzipioak honela dio: "Hierarkia orotan, pertsona bakoitza bere inkonpetentzia mailara igotzen da eta bertan irauten du". Oraindik aurrera irratiko tertulietara hedatu ahal izango da Peter-en hasiera -barkatu, printzipioa-. Zergatik? galdetuko diozue zeuen buruari. Bada, hona erantzuna: Uztailaren 6tik aurrera zenbait igande goizetan Jozulinek baieztatuko baitu Peter-en printzipioa Euskadi Irratiko Amarauna saioko tertuliakide izango delako. Dena dela, "eta bertan irauten du" dioen atala ez da beteko, udako programazioan baino ez baita izango Jozulin tertuliano.
Bestalde, "
Uneren batean, hierarkia bateko postu guztiak inkonpetentez beterik egongo dira" dio Peter-en printzipioaren korolarioak; hau ere ez da beteko, tertuliakideen artean (Iturri, Josu, Leire, Patxi) ez baitago inkonpetenterik. Ez horixe.






Nork: Jozulin.2008/07/04 14:30:44.975 GMT+2
Etiketak: abenturak blogak irratia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

orduan, ez gero inori kutsatu hire inkonpetentzia hori!!

sorte on!

Nork: zabala.2008/07/04 16:28:09.648 GMT+2

Aupa solaskide:

Ea tertulia batean elkarri mokoka aritzeko aukerarik dugun ;-)

Seguru ondo egingo duzula igandeko estreinaldian. Entzuten egongo naiz.

Iturri

Nork: iturri.2008/07/04 16:51:17.209 GMT+2
http://eibar.org/blogak/iturri

Berritsua bai, baiña konpetentia ete naiz? ez dakit  ba!
Jozu, badakizu oso abots radiofonikua dakazuna? Oiñ arte konturatu barik neguan, baiña bai, benetan, harrittuta geldittu nintzan!
Ondo egon zan, gatz apur bat falta izan jakon arren. Debutan nerbixuak!
Ondo segi, trertuliano!

Nork: leire.2008/07/07 11:44:24.657 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak