Gauza bera egin du Sarah Silverman aktore estatubatuarrak: bideo-proposamena grabatu eta YouTube-ra igo. Dagoeneko 800.000 ikustaldi baino gehiago bildu ditu hilabete eta pikuan. (Hemen
gaztelaniazko azpitituluduna)
Bigarrena: Josu Mendicutek egin zuen kontuan hartzeko moduko beste proposamen bat.
2. oharra: Bai, honetarako ere balio du Internetek.
Galdera inozoa: Laster batean datoz gabonak, jai txatxu eta melenga horiek, eta Jon Karla I-ren diskurtso sudurkariaz batera etorriko da Benedikto ilunaren urbietorbia ere. Eta, esadazue, zer gertatuko litzateke Benediktok eguberri eguneko mezuan Sarah Silvermani jaramon egingo diotela iragarriko balu?

Erantzunak
Bide batez, diskurtso populista bada ere, nahiko erreta nago kontu batekin: Udal asko ari dira bere aurrekontuak murrizten, eta herriz herri kultura hedatzeko ahalegin gogor, boluntario, solidario eta aktibistari oraindik esfortzu handiagoa egitea tokatzen zaio dirulaguntzak jeistearekin batera.
Hori bai, doan lan egiten duten horien aurrekontuak jeisteaz gain, toki gutxitan jeitsiko dituzte zinegotziek bere soldatak. Soldatak ez igotzea erabaki dute, adibidez, Eibarren, eta badirudi gainera eskerrak eman behar diegula. Falta zitzaiguna zen soldatak igotzea!
Nork: Josu Mendicute.2009/12/14 13:46:58.013 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu