Washingtonen gertatu zen elkarrizketa hau 2004ko abuztuaren 6an, George W. Bush eta AEBetako gutxiengoetako 5.000 ( bost mila!!!) kazetariren arteko topaketa batean. Zuzenean egiten dio galdera kazetari indiarrak:
"Kazetari indiarra: Zure ustez, zer esanahi dauka tribuen subiranotasunak XXI mendean eta nola konpon ditzakegu tribuek estatuekin eta Gobernu Federalarekin ditugun arazoak?
George W. Bush: Bai, tribuen subiranotasunak horixe esan nahi du, subirano, esan nahi dut zuek zaretela... [ zalantzaka hasi da ] ...zuek zarete... subiranotasuna eman zaizue eta... subiranotzat hartuak zarete... [ jendearen barre algarak ]
Kazetari indiarra: [ harriturik ] OK
George Bush: ... eta beraz [ bere buruaz ziurrago oraingoan ], Gobernu Federalaren eta tribuen arteko harremana entitate subiranoen artekoa da. "
Nondik ondorioztatzen baita, lagunok, Bush ek Josujon ek baino argiago daukala subiranotasuna zer den.
Egin hemen klik elkarrizketa entzun nahi baduzu.

Erantzunak
Aupa Jozulin! >
Elegantea geratu zaizu orria. >
Orrialde subiranoa! >
Josu Jon harro egongo litzake zutaz. >
(Zumarragakoa dala badakizu ezta?) >
Zumarragako trikitixaren pieza bat ipiniko dizut, hirukoa osatzeko: >
En Zaragoza los maños >adoran la Pilarica
en vizcaya los vizcainos >el santo árbol de Gernika.
>Bale, bale, beste bat:
>debajo del delantal
tienes al txitxilimurdi >y un poquito más abajo
qui tolis pecata mundi.
Nork: Patxi.2005/11/20 01:43:00 GMT+1