Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/11 17:30:39.322 GMT+1

Torturaren espantua


 

Malkoak euri balira


adoleszente baten


ezpain oihukariak


harresi baten kontra


torturaren espantuz


zauri direnean


etxerik altuenak


lotsaz eror litezke


gizadi osoa


redimitu nahirik,


eta lore bakarrek


entona lezakete


ehortze letani bat


zerraldo gainetan.



 

Xabier Letek 1981 urtean. Duela 26 urte. Eta oraindik ez da lotsaz etxerik erori.

 

 

Nork: Jozulin.2008/01/11 17:30:39.322 GMT+1
Etiketak: tortura | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez etxea ez ZP ez dira lotsaz erori. Zelan esan dezake konfiantza osoa deukola Goardia Zibilean? Hau guztia eskandalu monumentala da, beste gai bat izango balitz PPk aprobetxauko ebala ZP Moncloatik ostikada batez botatzeko.

Ez da holan izango, behintzat tortura salaketa bi hauengaitik ez da izango, bai PSOEko boto emoile gehienek baita PPkoek be ontzat emoten dabelako tortura, baita beste alderdi politikoen hainbatek be.

Nork: patxi lurra.2008/01/12 09:25:43.188 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

    Biolentziaren aurkako talde legalak ez dira kalera ateratzen. Torturarik ez dago edo ez ote da biolentzia?
 
Ba al dago erdibiderik? Non dago? Terrorismoaren kontrakoak ez doaz kalera torturaren kontra. Eta alderantziz. Ba al dago norbait bietan. Gutxi. eta balego desagertuko da. Non zegoen erdibidea Espaniako Gerra Zibilean?

Nork: BITTOR.2008/01/12 16:05:10.423 GMT+1

Interesantea gaur "El Pais" egunkari serioak dioena:
    Bergaran deklaratu duen lekukoa Zabarte presoaren "familar" omen da!. "El Carnicero de Mondragón", nada menos.
    Gainera bi detenituek lekukotasun antzerakoa badute ere, bi "discrepancia" izan dute:
-Batek tiro bat entzun zuen, besteak pistolarekin tiroa egitearen itxura egin zioten.
-Sarasolak Madrilen Porturen garraxiak entzuten zituela iruditu zitzaion.
Harrapa itzak!!

Nork: BITTOR.2008/01/12 16:13:14.867 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.