Eta zein izango zara zu? Zertan ari zara orain? Norekin geratuko zara bi ordu barru? Zein maite izan duzu duela ordu erdi?
Zein dira zure letrak, zure izen deiturak laburbilduko dituztenak? L.A.G? J.S.V? G.U.B?
Aukera handiak daude zure lehen letra A
izateko, eukalduna bazara (Aitor, Ane, Asier...); J dexente ere badabil
inguruan euskaldun zein erdaldunen artean: Joseba, José, Jaione, Jon, Jaime... W
gutxi aukeran, hemen ez baitira ohikoak –oraindik- Wilson edo Wenceslao.
Nor izango zara zu?
Nor ez zara izango biharamunean? Zertan ez zara gehiago arituko? Norekin ez zara gehiagotan geratuko? Zein ez duzu sekula gehiagotan maite izango?
Nor ez zara izango eztandaren osteko lehen segundutik aurrera?
Eta zein letrak laburbilduko dituzte izan zarena egunkarietako lehen orrialdeetan, atentatuaren biharamunean? L.A.G? J.S.V? G.U.B?
Erantzunak
Nork: lady macbeth.2007/06/06 19:29:30.206 GMT+2
Nork: jonas.2007/06/08 11:19:15.827 GMT+2